Koldo Larrañaga hil da, euskaltzale handia

Koldo Larrañaga hil da, euskaltzale handia –

Estitxu U. Lopez de Arkautek eman digu berri tamalgarria, Alea agerkarian.

Koldo Larrañaga apaiza eta euskaltzale handia zendu da, 94 urte zituela. Añanan euskara berreskuratzen eta euskal zinemagintzan lan handia egin du Larrañagak. Hileta gaur (ostegunean) izango da, 19.30ean San Martin elizan, Gasteizen.

Koldo Larrañaga hil da, euskaltzale handia

Azken hirurogei urte eman ditu Koldo Larrañaga apaizak (Azkoitia, 1923) Lantarongo Caicedo-Yuso herrian, bere nagusiek bertara ‘erbesteratu’ zituztenetik hain zuzen, Legutioko nekazarien alde jarri zelako soroak ureztatzeko eskubideei buruzko gatazka batean. Hasiera batean, Añanan, ez zuten ondo hartu “apaiz gorria”, baina gerora herritarren esker ona irabazi zuen.

Betidanik euskararen aldeko borrokan aritu da Larrañaga Añana Kuadrillan. Euskara  berreskuratzeko zerbait egin behar zela-eta lehen saioa orain 30 urte egin zuten, Angostoko komentuan: Bertan 15 eguneko ikastaro bat antolatu zuten fraideek, eta Araba osoko jendea bildu zen bertan. Halaber, Gaubeako medikuarekin batera, bertako eskolan euskara irakasten hastea lortu zuen, gero Lantaronen gau-eskola hasi zen, eta pixkanaka-pixkanaka herri ia guztietan euskara ikasteko taldeak osatu ziren.

Koldo Larrañaga hil da, euskaltzale handiaEuskal zinemagintzan aitzindaria izan da Koldo Larrañaga; Frankismoaren bukaeran euskal zinema nazionalaren oinarriak jarri nahi izan zituen Ikuska film labur bilduman parte hartu zuen, besteak beste, Antxon Ezeiza, Montxo Armendariz, Jose Luis Egea, Pedro Olea eta Imanol Uriberekin batera. Arabako nekazal eremuaren huste arriskutsua erakutsi zuen Koldo Larrañaga apaiz eta zinemagileak Arabako herrien heriotza film laburrean.

Halaber, 1976ko Martxoak 3ko gertakarien inguruan hainbat argazki, eta bideoak ere grabatu zituen apaizak; Olabide ikastolako umeekin egin zituen zine lanak.

Koldo Larrañaga hil da, euskaltzale handia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Koldo Larrañaga hil da, euskaltzale handia”-ri buruz

  • “Hasiera batean, Añanan, ez zuten ondo hartu “apaiz gorria”, baina gerora herritarren esker ona irabazi zuen”, dio albisteak.
    Koldo Larrañaga ezagutzeko aukera izan duen orok dakien bezala, hori ez zen horrela izan.
    Koldok ez zuen jarrerarik aldatu behar izan inoren begirunea lortzeko, aski baitzuen aurretik izan zena izaten segitzearekin, lehen bezain “gorria” izan arren.
    Koldok ez zuen, beraz, herritarren esker ona irabazi, herritar egoskorrei ikustea kostatu edo ez, haren izaera amultsuak aldez aurretik irabazia baitzeukan irabazi beharreko guztia.
    Dagoen dagoenean, bego!