Kobetako euskerea aurkitu dabe (idatzia) Santimamiñen

Barriak badaukoz egun batzuk eta entzuna izango dozue, Santimamiñeko kobazuloan gure arbaso urrunenek berba egiten eben euskerea topatu dabe… zer eta idatzita gainera!!

Aranzadi eta Euskaltzaindia ez ei dira ausartu oraindino adierazpenik egitera baina aurkikuntzeak hizkuntzeari eta gizakiari buruz genkiana hankaz gora jarri leike; mundu osoa geurera begira dago orain, aztoratuta dabil komunitate zientifikoa.

Geure aitite amamen aitite amamek esango leuken legez, “sentamientos giza aztarnak baino gehiago 14.000 urte, eta bertan daude”, Santimamiñen (irudiak klikatu handitzeko).

Kobetako euskerea aurkitu dabe (idatzia) SantimamiñenKobetako euskerea aurkitu dabe (idatzia) SantimamiñenKobetako euskerea aurkitu dabe (idatzia) Santimamiñen

Aurkikuntzea Protohistoria kasu berezi bat ei da; gure herriak oraindino idazten ez ebanean beste herriek guri buruz idatziz emandako informazinoa daukagunean emoten dana. “Lehen historia” edo protohistoria Historiaurrea eta Antzinako Historia artean jazo ohi da, baina anomalia baten erruz edo, gurean Madeleine aldian egoazan bitartean (Goi Paleolitoan), batzuk aldi ezin garatuagoan ei egozan, antza.

 

Aldi berri bat historian

Santimamiñeko gizonak eta emakumeak berba egiten eben euskerea jaso eta oraindino idazten ez zekitenean guregana arte gorde, nola da posible?

Gaia azalera atera eban Unai Iturriagaren begitanzioz, historiaurreko aldi berri baten agerpena izan leike aurkikuntzea, Googletranslator aldia. Tenplu madarikatuan egon eta arka galdua aurkitu eban itzal handiko arkeologoak berak “L´Homee (Revue française d´anthropologie)” aldizkarian eman eban aurkikuntzearen barri, fitxa honexek plazaratuta (indusketetan garai hurbilenak zaharragoak baino lehenago legez, atzekoz aurrera irakurri beharrekoak):

Kobetako euskerea aurkitu dabe (idatzia) Santimamiñen

Hizkuntzalariak gainera, zur eta lur dagoz bizkaieraz barik batueraz egiten ebela eta.

«Kobazuloaren ahoan, buruzko altueran 150 batez ere, itsasoaren egungo maila metro, bideratuta dago, hego-hego-ekialdean, eta lobby bat sorrarazten argi kanpotik datozen. Arlo honetan mantentzen liluragarriak arkeologiko bat bete kultur sekuentzia Goi Paleolitoko hasieran doan erromatar garaiko

Guztira, Ia berrogeita hamar, margotu, ikatza eta / edo incised, du Madeleine aldi batez bestekoen fase egotzitako, datazio gutxi gorabeherako arteko 14 500 eta 12 000 urte present aurretik»

Oraindino zehaztu barik dago bertako labar-arteak margotu ebazan animaliak bere (bisonte, ahuntz, zaldi, hartz eta oreinek), euskerea ekien.

Aita Barandiaranek kobazuloa industen bertan egoala aurkikuntzea egin eta hau guztia jakin izan baleu!!

 

 

euskerea, Google Translator, historiaurrea, labar-artea, Madaleine aldia, Santimamiñe

2 pentsamendu “Kobetako euskerea aurkitu dabe (idatzia) Santimamiñen”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude