Klownaldia 2014

UZTAILAK 12-tik 20-ra: http://guardetxeabandabat.org/klownaldia2014/

Klownaldia 2014Bigarren aldiz, badator Donostiara Guardetxeko Klown jaialdia: “Klownaldia” uztailak 12-tik 20-ra. Errepikatzea ez dugu atsegin baina, hain ondo pasa genuen iazkoa… agian hobe horrela utziko bagenu, gogorapen on bat bezela eta beste gauza batzuetan murgildu… Baina ez! Ladies and Gentlemen! hementxe, enerjiaz beteta, ausardia eta inkonzientziaz, bueltan dator Banda Bat elkartea iazko uztailan hainbeste parrak utzitako jaialdi honekin. Tailerrez gain, Klownaldian ere ikusgarri pila izango dira, hitzaldi, proiekzio eta topaketetaz gain! Eta iaz baino gehio eh!!

Plazer handiz, aurtengo hiru irakasle izugarriak aurkeztera gatoz, Pailazo Artean beraien ezagutza klowniko eta abangoardiko teknikengatik ezagutuak mundu eta unibertso zabalean. Hauek 2014go Klownaldiko taileristak: Virginia Imaz eta Carmelo Muñoz, Gabriel Chamé eta Fanny Giraud.

Horrez gain, Klownaldia aukera ona da ere, klown-aren balore terapeutikoa eta integrazio sozialerako daukan indarra azpimarratzeko Horrela kontatuko digu “Artística Palermitando” elkarteak, uztailak 17-an ostegunez.

“New comedy artists have discovered the essence of the ‘Clown tradition’ as a powerful tool for the medicine of laughter. A mirror in which to reflect the absurdities of the modern technological life and the human condition”. Jango Edwards.

PRENTSA TXOSTENA DESKARGATU EGITARAU OSOAREKIN

HARREMANETARAKO: Paolo Di Gianvincenzo
klownaldia@guardetxeabandabat.org – 691710507

Klownaldia 2014