Klima aldaketaren erantzule

Klima aldaketaren erantzule –

The Decolonial Atlas-ek klima aldaketaren 100 erantzule nagusien artean kokatu du Josu Jon Imaz, Repsoleko buru den aldetik.

Klima aldaketaren erantzule
“Names and Location of the Top 100 People Killing the Planet, 2019 (by Jordan Engel)” (The Decolonial Atlas).

Oso zabaldua ei dago gutariko bakoitzak, bere jarrera pertsonala aldatu eta bizitza ekologikoagoa egiten badu, aldaketa klimatikoari aurre egin diezaiokegunaren ustea, The Decolonial Atlas ekimeneko arduradunen aburuz; baina gizabanako guztiek arduratsu jokatu eta birziklapena serio hartuta ere, munduko ehun enpresa handik dute 1988tik hona negutegi efektua eragin duten isurien %70etik gorako ardura, eta beraz, inork geldiarazi ezean planeta suntsitzen jarraituko dute. Horrexegatik sortu da hemen ikusgai dugun mapa, “Planeta gehien hiltzen duten 100 lagunen izen-abizen eta kokapenak (Jordan Engelek egina)”.

The Decolonial Atlas ekimeneko kideen esanetan, munduko mehatze, petrolio, gas eta ikatz uztiapenen eskubideak dituzten enpresatzar horietan, erabakimena duten gizon eta emakumeek (zehazki 99 gizon eta emakume bakarrak) anonimatoa izaten dute sarritan lagun, eta mapa honen bitartez fokupean jarri nahi dituzte, hauexek merezi omen dutelako planetan bizi garen gainontzeko 7.500 milioi biztanleon sumina, Lurra suntsitzea baitute aberastu dituen negozio.

.

Politika eta petrolioa

Klima aldaketaren erantzuleJordan Engelek mapan ageri diren 100 izen-abizenen artean euskaldun bat dago, Josu Jon Imaz San Miguel. 1963an Zumarragan jaioa, Kimika Zientzietan doktorea da, eta 2007an alderdiko lehendakaritza utzi zuen arte, ibilbide politikoa egin zuen EAJn.

90eko hamarkada hasieran Eurodiputatu hautatua izan zen, eta 1999a geroztik Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburu, Ibarretxe Lehendakari zela. 2004an Xabier Arzalluzen lekukoa hartu zuen jeltzaleen lehendakaritzan, harik eta 2007an politika utziko zuela adierazi eta Iñigo Urkulluk ordezkatu zuen arte.

Geroztik Petronorreko presidentea da, eta Repsoleko kontseilari ordezkaria 2014tik. Iaz, Forbes aldizkariak Espainiako Urteko CEOrik Onena izendatu zuen. Repsoleko CEO bezala, Josu Jon Imazek 4 milioi euro irabazi zituen 2018an, El Español hedabidearen arabera, enpresaren etekinei dagokionez azken zortzietan izan duten urterik onenean. Guztira, 2.341 milioi euroko irabaziak izan bide zituen Repsolek iaz.

Klima aldaketaren erantzule Klima aldaketaren erantzule Klima aldaketaren erantzule

9 pentsamendu “Klima aldaketaren erantzule”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-05-08 17:13

    Eta hegazkina hartu eta hara eta hona ibiltzen diren turistek ez dute kutsatzen? Nik dakidala, Repsolek jendeari saltzen dio erregaia.

  • Euskaldonok aspaldian galdu dugu iparra. Bidaiatzea kotsumismoaren erpina da, eta nire hurbilekoek eta hurrunagokoek nazkatuta naukate beren bidaia, hegazkin, Himalaya eta Antillekin.
    Noiz itzuli behar dugu etxera?

  • Bai A zurekin nago. Etsigarria da panorama baina ez da etsi behar.

  • Iosu Jonek, Espainia seduzitu behar zela zioenak, “sari potoloa” jaso zuen bertako botere faktikoengandik Ibarretxeri, bizkarraldean, labankada gaiztoa sartzeagatik. Gizon honi ez dut uste asko axolako zaizkionik oihanetan gertatzen direnak, ez indigenak, ez eta naturak!

  • Ayla: ez dut ezagutzen Josu Jon Imaz. Dakidana da Europako Parlamentura Diputatu joan zenean ez zekiela tutik ere euskaraz eta ez dakit non baina zoragarriki ikasi zuela. Eta nik lagun batekin apustua egina ez zuela inoiz euskara ikasiko!
    Askotan usteak ustel!

  • barka bekit, otoi, A jaun horrek… Josu Jonen ama hizkuntza euskara da, goierriko gipuzkera zehazki. Eta nik esandakoak ez dira “uste ustelak”… hobe hala balira!
    (ohartxoa: “beste upeleko sagardo” edanzalea zarela dirudi… ezta?)

  • euskaldun bat 2019-05-15 07:42

    Repsol bezalako enpresa bateko buru euskaldun bat dago eta bihotzerrea eragiten digu. Hobe genuke multinazional eta banku sistema guztietako piramideetan euskaldunak bagenitu judutarrek bezala. Hori pozgarria litzateke. Kontua da gero loby horrek euskara eta euskal kulturaren alde egitea, hori da.kontua. Baina niri ez etorri honi ekologismoak bost axola etab bezalako kontuekin, ze piramide puntetan gu ez bagaude beste batzuk egongo dira. Beraz txakurflauta kontu gutxiago.

  • “euskaldun bat” txit goren hori:
    – lehenengo esaldian hitz pare bat ahaztu zaizkizu… “Repsol bezalako enpresa ESPAÑOL bateko buru ESPAÑAZALE euskaldun bat dago”
    – Judutarrak?? Sionista diren guztiak zure etxerako!
    – Petrolioaren lobyak euskara eta euskal kulturaren alde egitea… hori al da kontua? (jujujuju)
    – Ekologiari buruzko artikulo bat komentatzerakoan zertaz aritzea nahi duzu?
    – “gu ez bagaude beste batzuk egongo dira” bezalako arrazoiketa sekulakoa da…
    – eta bukatzeko, piramideen puntak uzkian sartu eta ahotik ateratzen direnean izaten omen dira gustagarrien! mmmmhhhhh!

    “Hamelingo Txakurflauta”

  • euskaldun bat 2019-05-16 21:56

    Repsol espainiarra da, eta zer? Zuk jakingo duzu zer pentsatzen duen Josu Jonek, nik ez dakit. Euskara eta euskal kulturarekiko ez duela begirunerik… ez zait interesatzen orduan baina bestela bai. Judutarrak nik ere ez ditut oso gogoko baina estatua sortzeko gai izan dira eta hilik zegoen hizkuntza berpiztu dute, ea noiz egiten duzun hori. Bai, gu ez bagaude botere postuetan beste batzuk egongo dira, mundua sortu zenetik horrelaxe da. Trumpek Israelen alde egiten duena Euskal Herriaren alde egingo balu… agian diasporako euskalzaleren bat Etxe Zurira iritsitakoan. Zuk segi flauta jotzen.