Klik, klik eta klik!

– Jarri, jar zaitez hor.
– Hemen?
– Bai, justu hor, erdian.

Argazki sesioa kroma berde baten aurrean egin dugu; urdinez bera, soineko udatiarra eta azal beltzarana.

Klik, klik eta klik!.

-Irribarre, egin irribarre!

Eskua aldakan. Eskua kapelan. Eskua zerumuga seinalatuz. Eskua sudur punta seinalatuz. Irribarrea. Beste soineko bat. Barre ozena. Soineko laburrago bat. Klik, klik eta Klik!

Atzean, argietatik urruti dagoen mahai batean, laguntzaile batek argazkiak berrikusi ditu, hautatu den atzealdearen argiztapenaren arabera. Argi bizia badian. Apalagoa gaueko tabernetarako. Zikinguneak pintxoetan. Aurpegirako makillajea “esnatu berritan” egindako argazkientzako.

Modeloak jada ez daki ezta zein aurpegi jarri ere, eta irribarre faltsua egiten du. Atzerrira jotzeko diru faltak ez dio lanera buelta handiustea zapuztuko. Uztailean sartu berriak gara, baina argazkiak apurka-apurka agerrarazi beharra du sare sozialetan. Eta indartsu edo iradokitzaile batzuk, inbidia eragileak, iraileko lehen egunerako gorde, bulegoan egingo duen erakustaldirako.

 

Loveof74-k blogean eta gazteleraz argitaratu duen narrazioa euskaratu dugu, oporrak bukatu berritan lehen lan eguna duzuenontzat.

Etxebestetar bat du ipuinak protagonista.

 

* Argazkia geuk hautatua da.

artikulu interesgarriak ...