Kirolaz gaindi

cc soyIgnatius
cc soyIgnatius

Ez da lehen aldia Espainiako itzuliaren ibilbidea Euskal Herrira ekartzea eztabaidatzen delna. Aurreko guztietan legebiltzarrak ezetza eman zion proposamenari. Baina ezker abertzalea jokoz kanpo utzi dutenetik, zurrumurrua egi bilakatzea denbora kontua baizik ez zen. Atzokoan beraz, baietza, txirrindularitzako etapak eta espainiako futbol selekzioaren partidak gurera ekartzeari.

Erabakia, politikoa da, soilik. Eta kirol ekitaldi horien defentsaren atzean Espainiako lurraldetasunaren defentsa dago. Are gehiago, probokazio kutsua dario.

1967az geroztik ez da Euskal Herrian Espainiako futbol selekzioaren partidarik jokatu. Eta 1978an Donostiako proba batean izandako liskarren ostean, Espainiako itzulia ez da itzuli. 2008an izan zen azken eztabaida, EAJ, EHAK, EA eta EB-ren ezetzarekin amaitu zena.

Patxi Mutiloak, Jaurlaritzako kirol zuzendariak duela hilabete pare bat azaldu zuen, Espainiako itzulia gurean izatearen aldeko gehiengo isil bat badela. Euskal Herrira halako ekitaldiak ez ekartzea defendatzen duten ahotsak ozenak eta asko badira ere, Jaurlaritzatik ez dituzte entzuten.

Normaltasuna eta aldaketa ezean, probokazioa da PSEk, PPk eta UpyDk batera ekarri dutena, kirola, kirola baino zerbait gehiago baita.

Espainiako itzulia, Espainiako selekzioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude