Kazetariak ika mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?

kazetariak_ikamizkaEurek bezala hik ere euskaraz bizitzeko ahaleginean izandako pozak, oztopoak, aurrerapausoak, jasotako aurpegi txarrak edo txaloak… konpartitu nahi baditunk, hator abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentrora! Mahai baten bueltan, kazetariekin, kirolariekin, musikariekin, idazleekin, aktoreekin, bertsolariekin eta hi bezalako beste gazte askorekin hitz egiteko aukera izango dunk. Eta goiza borobiltzeko… Zuloak zuzenean! Eman izena!

Ikusi KAZETARIAK IKA MIZKA eta eman ekimenean parte hartzeko izena GAZTEZULO.COM-en.

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Kazetariak ika mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?”-ri buruz

  • Barre galantak bota ditut bideoarekin! Kuriosoa da ikustea jendeak euskararekin dituen anekdotak! Niri horrelakoren bat pasatzen zaidanean pentsatzen dut, martzianoa ote naiz? Baina orain ikusten dut, ni bezala martziano asko dagoela! Garaialde bezala, Donostira 2 jun eta etorri!!! jajajajaja Oso ona!