Kausitzen al duzue maitasunik?

Kausitzen al duzue maitasunik?

Ruper Ordorikak mugaz bestalde zuen kontaktu bakarrari eginiko 37 galderatako bat hautatu dugu Kaixomaitia.eus eraberrituak atondu duen inkesta baten berri emateko.

.

Euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei buruzko online inkesta anonimoa

Kaixomaitia.eus, euskaldunon harremanetarako guneak, abian jarri du inkesta hau, jakin nahian euskal herritarrok egun nolako ohiturak, asebetetze mailak eta iritziak ditugun harreman sexual / afektiboei dagokienez. Laburbilduz, maila afektibo / sexualean zoriontsuak garen jakin nahi du.

Lan hau Aztiker Ikergunearen aholkularitzarekin osatzen ari gara.

Kausitzen al duzue maitasunikGalderak 18 urtez gorako euskal herritarrei egin nahi zaizkizue (adingabea bazara, mesedez, ez bete) eta erantzunak guztiz anonimoak izango dira, ez baitugu eskatuko ez izenik, ez abizenik, ez zu identifikatzeko moduko datu pertsonalik, ez eta IP helbiderik jasoko ere.

Inkesta 8 minututan bete daiteke, nahiko modu errazean. Zure 8 minututxo horiek garrantzitsuak dira guretzat, Euskal Herriko gizartearen errealitatearen parte bat hobeto ezagutzen lagunduko digute eta.

Galdera asko intimoak dira eta batzuetan ez zaizu erraza egingo erantzutea; hartu lasai denbora. Edozein moduz, galdera gehienak ez dira derrigorrez erantzun beharrekoak; beraz, galderarekin eroso sentitzen ez bazara, ez erantzun eta kito! (eta beti gogoan izan inkesta anonimoa dela).

Ikerketan aurrera jarraitzeko, 1.000 erantzun jaso behar ditugu gutxienez, 2016ko apirilaren amaiera bitarte. Ondorioen txostena maiatzaren bukaeraldera zabaltzea espero dugu. Hori esanda, bihotzez eskertuko genizuke inkesta hau zure inguruan, emailez edo sare sozialen edo mugikorraren bidez partekatuko bazenu; horrek asko lagunduko liguke gure helburuak betetzen.

Besterik gabe, aldez aurretik, mila esker eskainitako denborarengatik eta konfiantzarengatik!

Kausitzen al duzue maitasunik?

harremanak, inkesta, kaixomaitia, sexua
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Kausitzen al duzue maitasunik?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude