Joseba Egibar: “Eusko Legebiltzarra izango da lehenengo ganbera aitortzen Kataluniaren independentzia izaera”

Joseba Egibar: “… Kataluniaren independentzia izaera” –

Sinplifikatu genezakeen sarrera honen lerroburua hobeto uler zedin, baina nahiago izan dugu Berria egunkariari Joseba Egibarrek esandakoak hitzez hitz jaso:

Joseba Egibar: Eusko Legebiltzarra izango da lehenengo ganbera aitortzen Kataluniaren independentzia izaera

Duela bi urte, 2015eko uztail bukaeran egin zizkion adierazpenok Enekoitz Esnaolari, eta horixe da egin dugun tranpa bakarra, atzoko esanak hemerotekatik erreskatatzea; EAJrentzat lekutan gelditu dira orduko asmoak.

Gaur, gipuzkoar jeltzaleak aipatzen zuen Eusko Legebiltzarrak, Kataluniako Errepublika ez aitortzea erabaki du, bere alderdiak, EAJ-PNVk, ez baitu babestu EH Bilduk egindako eskaria. Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaria ez ezik Eusko Legebiltzarrean jeltzaleen bozeramailea ere bada Joseba Egibar; eta alderdiko bisaiarik soberanistena den aldetik, erabakitzeko eskubidearen inguruan antolatzen diren mahai-inguruetan jeltzaleen ordezkaria izan ohi da.

Baina aspaldi da EAJ-PNV beste negozi(azi)o batzuei begira dagoela. Argitu beharko liguke zeintzuetara.

Joseba Egibar: “Eusko Legebiltzarra izango da lehenengo ganbera aitortzen Kataluniaren independentzia izaera”
Eusko Legebiltzarra, Joseba Egibar, Kataluniako Errepublika

7 pentsamendu “Joseba Egibar: “Eusko Legebiltzarra izango da lehenengo ganbera aitortzen Kataluniaren independentzia izaera””-ri buruz

  • Patxi Azparren

    Urriaren 1ko ondorengo orduetan Urkulluk egindako ez dugu ahaztuko; ez dugu ahaztu behar. Independentsimoaren estrategia bateratua hausteko egindako ahalegin horrek PNVren raelpolitikaren isla garbiena da, beste guztia itxura besterik ez da.

  • PNV Espainia eta Europako alderdi gaitzesgarriena da ziur aski. Gerra Zibilean jokatutako paperetik oraingo negoziazioetara arte beti jarraitu izan du joku bikoitz bat, bere interesentzat ahalik eta etekin gehiago ateratzeko balio izan dionak.

    Behintzat abertzaleek aitortzen dute modu zuzenean independistak direla eta haien agendaren gainean ez dute apainketarik edota makillajerik ipintzen. Jende honen kasua, alabaina, guztiz aurkakoa da. Beti tranpetan eta hitzekin jolasten. Goizean nazionalistak bezala altxatzen dira baina arrastsaldean, ostera, dena aldatu dezake berriro. Inoiz ez dakizu beraiengatik zer espero.

    Azkenean “Partido del Negocio Vasco” deitzen diotenei baino ez diete arrazoia ematen. Orain denbora dexente dabiltzate soilik haien negozioei arreta jartzen eta hantxe bertan bukatzen ohi da haiek izan dezaketen ideologia guztia. Ala behintzat da goiko karguetako errealitatea.

  • Beti bezala, ezker abertzaleko akolitoek EAJren buruak moztu nahirik, boltxebikeen betiko leloa, burgesia nazionalaren alderdia apurtzea eta bere “traizioak” paga araztea. Gure herria estrategia suizida horretan sartu nahi duzue zuen ameskeri iraultzaileari mesede egiteko.
    EAJ PP eta naziak baina okerragoa omen da Hemingwayren ustez. Prozesu estalinisten aho potolkeria behar zen ohitura honi eskandulu kutsua emate arren. Tipu hauek estali nahi dute EAJ zela abertzaletasuna gerra zibilean eta geroago, eta ezker espainolaren txotxongilo bihurtu nahi dute atzo eta gaur.
    Ezker abertzalearen independentismo aitortzak badakigu gauerdiko astoaren puzkerraren adinakoa dela. Kapaza da ezker abertzalea independentzia ahotan ibiltzeko eta abertzaletasunaren alderdi nagusia etsai bezala sinalatzeko.
    Tranpetan jolastu beharra EAJren aldetik? Ezker abertzalekoen proiekzio biribila: zuek bai 1989an, 1999an, 2007an eta 2011an, tranpa ederra, bake prozesu nazkagarrietan sartuak beti, independentzia biharko prometituz eta azkenean bukatu duzuen bezala bukatzeko, preso guztiak gartzelan bere zigorrak osoki irentsi beharrez eta borroka armatuaren txiringitoa itxita legalizazio merke baten truke.
    Abertzaletasuna eta Euskalerria da ezker sasiabertzalearen “negozio” partikularra eta erradikalismoaren leloa amaituko balitz ez luke ezertxoere saltzeko. Hala da ezker abertzalearen nomenklatura eternoaren kasuan (jar dezagun Otegi, zuen lider perpetuoa).

    • Bai bai, primeran defendatu zuen PNV-k eusko abertzaletasuna Gerra Zibilean.

      Oraindik gogoratzen ditut Araba eta Nafarroko alderdiaren atalak Altxaketa onartzen, hala nola Luis Aranen esaldi xelebrea: “Gerra Zibila espainoleen arazoa da eta ez genuke han sartu behar”.

      Azkenean, Bilbao ukitu gabe utzi zioten nazionalei eta Santoñan haien armak lurrera bota, atzean zeukaten erresistentzia osoari ipurdia emanez.

      Jadanik beste egunerako utziko dugu Agirre Lehendakariak Gerra Zibil ostean eta Bigarren Mundu Gerraren garaietan Alemaniara egindako bidaiak, edota haien oroimenetan Führer-i buruzko islatutako baiezko iritziak.

      Edo 1937an Eusko Jaurlaritzaren begirapenean zegoen Euskal Herriko unibertsitateak egin zituen zigilu naziak kontsultatu ditzazkegu baita ere, PNV-k Führer “Bankenland”-en eskubideak onartuko zituelako sinesmenean murgildurik zebilen garaikoak, alegia.

      http://nodulo.org/ec/2004/n025p12.htm

      “Los tres sellos postales que reproducimos fueron emitidos, en plena Guerra Civil española, por el Gobierno Autónomo de Euzkadi, en 1937, dentro de la campaña «Euzko Ikastola Nagusi Alde / Pro Universitate Vasconum / Pro Universidad Vasca». Los reproducimos del catálogo especializado compilado por Félix Gómez-Guillamón, The Republican Local War Tax Stamps (1936-1939), publicado en febrero de 1977 por la británica Spanish Philatelic Society (Bookclub, nº 9; Brighton 1977, 124 págs.). Están descritos en la página 47 y ocupan los números 190 a 192. De los tres se dice que son muy raros. En ninguno de los tres figura valor facial, y de cada uno de ellos se imprimieron cuatro versiones que se diferencian por su color: negro, azul, verde y carmín”.

      Koherentzia, koherentzia everywhere!

  • Gerra zibilean noski abertzaletasuna defendatu zela, batez ere ia alderdi bakarra bera zelako eta ezker abertzalea oraindik jaio ez zelako.
    Nik ulertzen dut errepublikar eta fatxista espainolen gerraren bertsioa defendatzen duzula eta nahiago zenukeela EAJk Bilbao arrasatua eta Bizkaia industriarik gabe uztea bizkaitarrek gosez hil zitezen. Errespetagarria hain ikuspegi drastikoa, baina noski euskal populazioaren interes minimoak kontutan ez dituena.
    Irakurri ditut bai Agirre naziekin tratutan zebillelaren ipuia. Hori espainolek maukatik atera duten untxitxo bat da EAJ zikintzeko asmoz. Baina horretatik egiatik batere. Eta gero unibertsitate zigiluen arazoa, benetan iruditzen zaizu kakazahar horrek zer edo zer demostratzen duela? Ez al dakizu ba lauburua sinbolo euskaldun bat izan zela, naziek apropiatu baino askosaz lehenago?
    Zure koherentzia anti-EAJ nabari da nahiz eta gezur usteletan oinarrituta egon.

  • “beste negozi(azi)o batzuei begira”> gogoeta irudimentsua ; ).
    Baina tristea bestalde, egia baita. EAJak Katalanen kausaren alde egin beharko luke, sikiera itxurakeriaz.

  • Kataluniakoa ez da eredugarri eta jendeari engainatzea litzateke esatea oso ondo dagoela errepublika proklamatzea, autonomia desagerrarazia izatea eta gero desagerrarazlearen hauteskundeetara xano xano aurkeztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude