Kataluniara bidaia pedagokikoa

Irakasle, ikasle, guraso, hezitzaile eta bestelako interesatu guztiei zuzenduriko bidaia prestatu du HikHasik. Bidaia egiteko taldea osaturik dago, baina plaza batzuk libre gelditu dira, eta oraindik izena emateko aukera dago.

isitatuko diren eskolen ezaugarriak: Haur Eskolak (0-3 urte), HH eta LHko eskolak, eta, aukeran, Nekazal giroko eskola bat.

EGITARAUA:

  • Apirilaren 27an (asteazkena). Goizean: EHtik Kataluniarako bidaia autobusez. Arratsaldean: Kataluniako hezkuntzaren egoera ezagutuko dugu: erronkak, egiten ari diren berrikuntzak… (Generalitat).
  • Apirilaren 28an (osteguna). Goiz eta arratsaldez eskoletara joango gara.
  • Apirilaren 29an (ostirala). Goizean: eskoletara bisitak. Arratsaldean: Rosa Sensat hezkuntza elkartekoekin bilera egingo dugu.
  • Apirilaren 30ean (larunbata). Goizean: libre. Arratsaldean: EHra autobusez itzuliko gara. 

Bidaia guztiaren prezioa 385 eurokoa da, eta norbanako harpideentzat 335 euro. Prezioan Kataluniara joan-etorriko bidaia, eskoletako bisitak, ostatua Bartzelonako erdigunean (Levante ostatuan, bi edo hiruko logeletan) eta gosaria sartzen da. Izena hemen eman liteke.

Kataluniara bidaia

Irudia | Kataluniara bidaia | Ezezaguna | LGPL
bidaia, hezkuntza, Katalunia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude