Katalanekin alderatuta

Katalanekin alderatutaKatalunian burutzekoak ziren prebizitu izaeradun hauteskundeak zirela medio, “Nola ikusten dugu euskaldunok gure burua katalanekin alderatuta?” izeneko inkesta egin dute Norabidea webgunean.

Inkestak “euskaldunok gure buruari argazki bat egiteko” balio dezakeela diote, katalanekin alderatuta. “Lagungarri izan daiteke gogoeta egiteko Kataluniako prozesutik atera daitezkeen ikasgaien inguruan”; #CATikasgai.

.

Berrogeita hamar bat erantzun izan ei dituzte (momentuz). Hona emaitzak:

Katalanekin alderatuta.

Parte hartzea zabalik

Orain arteko emaitzen arabera, eta goiko grafikoan ikusten duzuenez, burujabetasunaren bidean nabarmen aurretik ditugu katalanak parametro guztietan; paretsuago dauden “Eragile sozialen jarduna” eta “Mobilizatzeko gaitasuna” ataletan izan ezik, gutxienez bi aldiz aurrerago dira.

Nahi duen orok zabalik du oraindik ere inkestan parte hartzea. Horretarako, nahikoa izango du ondorengo hamasei galderak erantzutea, batetik bostera puntuak emanda.

Katalunia eta Euskal Herria alderatzeko galdeketa

Independentziaren aldeko mugimenduari buruzko ikuskera neurtzeko asmoz, Kataluniako eta Euskal Herriko egoerak alderatzea proposatu nahi dizugu.
NOLA BALORATZEN DITUZU HONAKO ALDAGAIAK?
Katalanekin alderatuta
  • Independentziaren aldeko alderdien jarduna Katalunian
  • Independentziaren aldeko alderdien jarduna Euskal Herrian  
  • Buruzagi independentisten erakargarritasuna Katalunian  
  • Buruzagi independentisten erakargarritasuna Euskal Herrian  
  • Eragile sozialen jarduna Katalunian  
  • Eragile sozialen jarduna Euskal Herrian
  • Gizarte zibileko pertsona ezagunen engaiamendua Katalunian
  • Gizarte zibileko pertsona ezagunen engaiamendua Euskal Herrian
  • Mobilizazio gaitasuna Katalunian
  • Mobilizazio gaitasuna Euskal Herrian  
  • Etorkizun burujabearen erronkari ekiteko ilusioa Katalunian
  • Etorkizun burujabearen erronkari ekiteko ilusioa Euskal Herrian
  • Independentziari buruzko eztabaidarako prestakuntza Katalunian
  • Independentziari buruzko eztabaidarako prestakuntza Euskal Herrian
  • Independentziaren aldeko jarreraren indarra gizartean Katalunian
  • Independentziaren aldeko jarreraren indarra gizartean Euskal Herrian
alderaketa, Euskal Herria, inkesta, Katalunia, Norabidea
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Katalanekin alderatuta”-ri buruz

  • Ez klase politikorik, ez estrategiarik,…begibistakoa. Eta orain segi Orreaga egurtzen.

  • Euskal Herritik hona hemen beste ikuspuntu interesgarria http://hamabost.babintonpip.com/

  • Nostrajaxintus 2015-10-01 12:39

    Normala da pertzepzio desberdin horiek izatea. Haiek mugimendu eta konpromiso oldarraldi batean bizi dira, eta gu bertan goxo gaude. Baina perspektiba ez da galdu behar.

    1) zein izango zen pertzepzioa duela ez urte asko? Desberdina, ala?
    Katalanek eta Kataluniako eragile politiko-sozialek ez dute BEREZ hemengoek baino engaiamendu edo ekimen gaitasun handiagoa independentziarako.
    Duela gutxi Mas eta Urkullu klonak lirateke alde horretatik (biek ziren guztiz EZ-erakargarriak ikuspegi independentista batetik). Orain Mas independentista sutsuaren itxuran dabil.
    Argi dago, bada, azken urteotan dinamikak eta jarrerak aldatu egin direla Katalunian, hemen lehengoan dihardugun bitartean (hots, lehengo EH eta Katalunia lez).
    Zergatik aldatu da kontua Katalunian. Goazen hurrengo puntura:

    2) Zergatik mugitu dira haiek, eta gu gaude bertan goxo? Nire ustez, Kataluniako agintaritza (ekonomikoa) moskeatzen hasi zelako azken krisialdi handi honetan. “Espainiarekin zulora goaz.” Eta fiskalitate arloko burujabetzan sakontzeko beti izan duten grina hori azkenaldian inoiz baino beharrezkoagoa egin zitzaiela sumatzen hasi ziren.
    Gu (ez herritarrok, baizik gure agintari politiko-ekonomikoak… azken batean haiek gabe ez baita ezer egiten ez hemen ez katalunian) bertan goxo gaude, fiskalitatea kontrolatzen duen mekanismoa badugulako (Kontzertua).
    Laburbilduz, Kataluniak fiskalitatean gure mailako autogobernua izan balu, izango al zen gaur egun ezagutzen dugu mugimendu hau dena? Mas (hau da, CDC, eta atzean duen agintaritza politiko-ekonomikoa) lerratua izango al zen enbido eta ia ordago honetara?
    Hori begiratu beharko litzateke, katalanekin alderatzen eta haiekiko inbidiak planteatzen ibiltzean.

    3) Baina Galdera bat botatzen dut faltan horrelako inkesta eta gogoetetan: nola ikusten duzu Katalunia hemendik urte gutxira? Eta EH?
    Nik EH gutxi gorabehera gaur egungo egoeran ikusten dut. Ez dugu erremediorik, eta bertan goxo bizi denak ez gaitu inora bultzatuko.
    Baina Katalunia ere gaur egungo antzera ikusten dut. Ez dut uste mugimendu independentistak konbentzimendu osorik eta barne kohesio sendorik duenik alde bakarreko haustura egiteko (eta alde bakarrekoa ez bada, ez da izango). Gehienez ere, Estatuak amore emanez edo negoziazio bidez, fiskalitatean eskumen edo lorpen batzuk izango lituzkeela aurreikus dezaket. Eta gaizki pentsatzen duen batek galdetuko luke ez ote zen azken batean Masek hasieratik lortu nahi zuena.

    Hau da, gehienez ere gaur EHk duen egoera lortuko dutela uste dut. Katalanekin alderatzen hasiz gero…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude