Karena, Euskal Herriko Crowdfunding plataforma

Karena CrowdfundingKarena crowdfunding plataforma, auzolanaren eta egitasmo txiki zein ertainen finantzaketarako tresna euskalduna da. Gure herrian dauden hamaika proiektuei, eta finantzaketa arazoak medio, ezerezean gelditu izan diren proiektuei aukera berri bat eskaini nahi diegu. Behar horri erantzuteko asmoz, munduan zehar martxan zeuden esperientzia ezberdinak aztertzeari ekin genion, eta azkenik, 2014ko Ekainaren 18an KARENA jaio da.

Helburu jakin batzuekin eman genion hasiera proiektu honi, eta horiek bihurtu ditugu gure jardunaren ardatz. Ardatz hori osatzen duten gako nagusiak EUSKARA, AUZOLANA eta PROZESU PARTE-HARTZAILEAK dira. Horiei begira sortu dugu gure ekimena eta horiek izango dira bere mamia osatuko duten oinarriak. Proiektuen finatzaketarako tresna izateaz gain, auzolan eta herri egitasmoen saretze eta elkarlanerako tresna ere izatea da nahi du Karenak. Horregatik, webgunean bertan, gune berezitu bat eskainiko diegu egitasmo horiei guztiei, OILATEGIA izeneko gunean. Hemendik dei, beraz bertan parte hartzeko.

AMETSAK EGIA BIHURTZEKO jaio da KARENA! Beraz, PENTSATU, EKIN ETA EGIN!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude