Kanpoan jakin dute Espainiaren garaipenarekin ez garela poztu

Mjg5NQ==

Estatu Batuetako lagun batek bidali dit albiste honetarako lotura. The World irratsaioa da, astegunero, ordubetean, munduko albiste ugari biltzen dituena. Ez da harritzekoa izaten albistegi honetan ikuspuntu eta jarrera kritikoak topatzea. Hainbat informazio taldek elkarlanean egiten duten irratsaioa da, tartean BBCren nazioarteko zerbitzuak, eta batez ere AEBko audientziari bideratuta dago. Gaur egun, sareari esker, muga hori aise gainditzen da.

Titularrean argi diote Espainiako futbol selekzioaren bueltan sortutako zalapartari jaramon handirik ez diegula egin euskaldunok eta kataluniarrek. Finalaren atarian aireratutako erreportajea da, garaipena lortu aurrekoa.

Gero, albistearen garapenean euskaldunak bigarren maila batean geratzen gara. Bartzelonan egin dute erreportajea eta bertako futbol zaleen adierazpenak entzun daitezke soilik. Selekzio propioa izatearen alde Katalunian egin diren eskaerak biltzen dituzte eta gurean holakorik badenik ere ez dute aipatzen. Hobea, osatuagoa izan zitekeen erreportajea kazetariak pare bat egun Euskal Herrian igaro balitu. Hala ere gurean oso hedatuta dagoen sentipena nahikoa ongi islatzen duela iruditzen zait, kataluniarren antzekoa senti dezakegula.

Ez dezatela kanpoan pentsa denok ajearekin gaudenik.

Irudia | Hiru baloi | Vecinodelquinto! | Creative Commons By SA

13 pentsamendu “Kanpoan jakin dute Espainiaren garaipenarekin ez garela poztu”-ri buruz

  • Hori beldurra! Ajearekin gaudela pentsatuko dutela, ai ama…

    Ridikulo xamarra ere bada momentuero EZ GARELA BATERE POZTU argi utzi behar hori. Erdi akonplejatuak ematen dugu. “Kontuz, kontuz, ez gu beste horiekin nahastu, gu ez gara batere poztu, guk ez dugu ajerik, gu Holandaren alde ginen, eta Alemaniaren, eta Paraguairen, eta Portugalen…”

    Gure euskalduntasuna poza horretan itoko balitz bezala. Ni poztu naiz, eta ez naiz “espainolago” sentitzen. Holandaren alde egin eta irabazi izan balu ere ez nintzateke euskaldunago sentituko.

    Holakoetan dirudi denbora alferrik pasatzen dela batzuentzat, aspaldiko gorrotoetara itsatsita bizi direla. Euskaldunak gara eta Estatu propioa nahi dugu, bale, eta? Horregatik Espainiaren aurka egon behar al dugu beti? Nadalen aurka ere bai? Ah, ez, barkatu, ez da Espainiarra, Mallorkarra da. Contadorren aurka ere bai? Gasolen aurka ere bai? Nekagarria benetan, beti “aurka” bizi behar hori.

    Eta Frantziaren aurka ere bai? (Ez dut euskaldunik imginatzen Frantziren aurka final hipotetiko batean, Espainiaren urka egon diren bezalaxe; hori bai, egunero egunero Euskal Herria gora Euskal Herria behera eta Zazpirak bat eta horrelakoak ahoan, baina gero etsai bakarra Espainia)

  • Konplejuen kontuaz lepo 2010-07-17 15:15

    Zigor, zuk ikusi zure poztasunekin zer egiten duzun. Beste batzuk Espainiar selekzioa, Nadal, Angel Nieto, Alonso, Sanchez Vicario, balonzestoko tontolaba guztiak… galtzen ikusi nahi ditugu eta kitto. Zer gozagarriagorik frantziar esentzialismoak aztoratuta ikustea baino selekzioaren porroten karira? Titietaraino nago akonplejatuen kontu horrekin. Zuk nahi duzuna sentitu, eta utzi gainontzekoak nahi duguna sentitzen. Athletiken jarraitzaileen %99ak Real Madridek beti galtzea nahi dugu, eta horregatik oso gustora bizi dugu gure Athletikzaletasuna. Kirolaren funtsa da aldekotasun-aurkakotasuna bizitzea, beraz konplejuen kontu merke hori beste bati saldu faborez.
    Bide batez, oso albiste interesgarria: ea katalanak selekzioen meloia irekitzeko gai diren. Bartzelona kosmopolita mundu mailako marka bat da eta espainolek zaila izango dute txokokeriaren eta absurdoaren etiketa aldarrikapen horri jartzea.

  • Ez naiz futbolzale, baina izugarri sufritu dut espainiarren garaipen horrekin. Egoera normal batean berdin litzaidake Espainiak edo Holandak irabaztea, baina bizi garen eguneroko ukazioan, nahiago Holandak irabaztea, noski.

    Ni ez naiz poztu guardia zibilekin, piperpoteroekin, eta antieuskaldunekin batera. Txapeldunak dira bai, baina harrokeriaz.

    Izugarri poztuko naiz Euskal Herriko selekzioak Munduko Txapelketa irabazten duenean, eta hori ere, etorri etorriko da.

    Joseba (Urruña)

  • Iñigo Rubert 2010-07-17 23:23

    “Ni poztu naiz, eta ez naiz “espainolago” sentitzen” diozu Zigor, bejondeizula. Zer diren gauzak: inoiz jarri naiz ni Brasilen alde eta ez naiz brasildarrago sentitu. Tira, nik ez dut egunero-egunero gatazkarik brasildar identitatearekin eta brasildar botereek ez daude Euskal Herria desagerrarazteko erabateko gerran… baina hau futbola da! Nori interesatzen zaio detailetxo hori; “aspaldiko gorrotoetara itsatsita bizi direnei” baino ez.

    “Aspaldiko gorrotoetara itsatsita bizi direnak”.
    Estokolmo Sindromeak jota egon behar da definizio hori uholde inperialistean itota egonda, arnasa hartzeko keinuaren naturaltasun berdinarekin laranjaz jantzi denari.

    Zure euskalduntasun jatorrari poztu dion garaipena ospatzeko, torturagune bezala erabili izan diren autoen argiak piztu eta viva españaka Donostian barrena ibili diren horiek ez dira noski izango “aspaldiko gorrotoetara itsatsita bizi direnak”.

    Nire senide bat ere izugarri poztu da garaipenarekin. Identitate espainola du inondik ere, baina orain entzun diot lehendabizikoz , erdi txantxaz bada ere, viva españa esaten. Eta zer bururatu niri? Nire senide honek apur bat motibazio gutxiago duela orain irailean izena emateko AEKn… “aspaldiko gorrotoetan itsatsitako” pentsamendua inondik ere.

    Ez, ez naiz poztu eta nahiago nuke munduak baleki, Osaba Tom.

  • Jode Rupert, ez zarela poztu azaltzeko holako parrafada behar izatea ere!
    Oker zabiltza, ez da nire “euskalduntasun jatorra” poztu dena Espainiaren garaipenarekin. Nire “euskalduntasun jatorrari” ez zaio batere inporta Espainia eta Holandaren arteko partidu baten emaitza. Nire “euskalduntasun jatorra” lehen bezalaxe dago, ez gehiago ez gutxiago, ez gora ez behera. Faborez, futbol partidu baten arabera neurtu behar baldin badugu gure “euskalduntasun jatorra”, gureak egin du.
    Eta zertara datoz Estokolmo sindromearena eta torturen aipamena? Norbait iraindu nahi baldin baduzu hitzegin argi eta garbi. “Españolista” edo “torturatzaile” edo horrelako beste zerbait deitu nahi baldin badidazu, jode ba esan ezazu ulergarriago, hainbeste errebuelta eman behar gabe.
    Kontua da: ezin al da herri honetan (Euskal Herrian, alegia), independentziaren alde egon eta jardun, torturak egon badirela onartu eta kondenatu, Espainiaren aldetik inposaketa bat badagoela onartu eta, HALA ERE, Xavi, Iniesta, Villa, Cesc, Alonso eta konpainiak osatutako talde baten jokoarekin gozatu? Zeharo inkonpatibleak al dira?
    Alegia, “euskaldun jator” izateko modu bakarra al dago? Eta nork markatzen du zein den modu “jatorra” eta zein ez?
    Txapa bukatzeko eta hasierara bueltan. Titularra ridikuloa eta konplejuz betea iruditzen zitzaidan eta zait: “jakin dezatela kanpoan ez garela denok poztu”. Eta? Poztu egin baldin bagara zer? Hori al da gure konpromisoa neurtuko duen regla? Bolumena zenbat bajatzen dugun espainiako hereserkia aditzen denean?

  • Zigor, zure azken komentarioa dela eta, manipulazioa saiesteko argibide bat jartzea beharrezko ikusi dut. Sarrerari jarritako titularra hau da: “Kanpoan jakin dute Espainiaren garaipenarekin ez garela poztu”.
    Zuk aldiz zure komentarioan, eta gainera komila artean, jarri duzu titularra dela “jakin dezatela kanpoan ez garela denok poztu”. Nahi duzun terrenora eraman eztabaida, baina ez denik ez jarri.

    Denok gara libre nahi duguna sentitzeko. Poztu denak hori esateko eta ospatzeko eskubidea duen bezala, poztu ez denak izango du ba gauza bera jakinarazteko eskubiderik, ala?

  • Gorria eta horia ongi datoz elkarrekin. Horregatik piperpotoa gustatu behar zaigu?
    Españolista: Españaren aldekoa.
    España, Euskal Herriaren aurkakoa.
    Zigor: Españolista (Españaren aldeko) independentista (ez gaituzu euskaldunak zuekin, españolekin nahi, ala?)
    Eskizofrenia galanta hirea.

  • Iñakito Garay 2010-07-18 13:22

    Ez zaitezte haserretu eta elkarren kontra hasi, mesedez. Niri asko ari zait interesatzen darabilzuen eztabaida. Bai, badakit mundurik ez digula aldatuko luparekin geure sentimenduei begiratze honek, baina zer nahi duzue esatea, hainbeste kolore, ñabardura eta gauzak ikusteko modu edukitzeak, ia besteak bezalakoak garela sentiarazten dit niri. Behingoagatik.

  • Iñigo Rubert 2010-07-18 19:55

    Barkatu, Zigor, iraindua sentitu bazara, ez zen nire asmoa. Zure erantzuna irakurrita ez didazula ulertu sentitu dut. Nire luzamendu eta erreboltaren ondorioaz agian. Motza ezin dut egin, ziur ezetz futbolariek bezain motza, baina saiatuko naiz eskematikoa izaten.

    – Zu izan zara hemen jatortasunaren mugak zehazten hasi dena, España galtzea nahiago genuenoi “aspaldiko gorrotoetara itsatsita bizi” garela leporatuta.

    -Españak, ziurrenik idatzita ere egongo den plangintza baten harira, arrakasta handiz kirola erabiltzen ari da modu sistematiko batean, besteak beste, bere kohesioa indartu eta independentismoa ahultzeko. Ados zaude honekin? Bestela alperrik ari gara eta.

    -Guardia zibilen artean madrilzaleak, barçazaleak eta akaso realzaleak ere egongo dira. Baina ez dute beren garaipenak gure kaleetan ospatu patroletako argiak eta megafonia erabilita. Españarena ospatu dute, Españak batzen dituelako, Españak ematen dielako zentzua, Todo por la patria, Españaren batasuna indarrez bermatzeko daude hemen. Guztiz koherentea da beraiek Españaren garaipena ospatzea.

    -Baina independentista batentzat? Inondik ere ez. Norbanakoen kapritxoei egun ematen zaien zilegitasun guztia emanda ere, poz hori ez al da itotzen iturri beretik Españaren inposaketak zilegitasuna irabazten duela ikusita?

    -Zein da zure pozaren hurrengo urratsa? Joango al zara España ikustera Euskal Herrira ekartzen badute? Animatuko duzu? Ez dizu inongo arazorik sortuko Roja (Y gualdaz) inguraturik egotea? Independentista gisa ez al zaituzte kezkatzen inposaketaren zilegitasun mekanismo horiek?

    Ulergarria da manipulazioaren atzaparretan erortzea. Nire inguruko askok egiten dute eta berdin-berdin maite ditut.

    Patetikoa dena da norberaren ahuldade ideologikoa diskurtso moderno, anitz eta tolerantez mozorrotuta gutxienezko koherentzia bat mantendu nahi duenaren aurka jaurtitzea.

  • delako espainia horretako futbol taldea goresten duten gehienek ez dute nahi Euskal Herriak halako futbol talde bat eukitzea. Eta gainera ondo aprobetxatzen dute eta oso ondo haien espainolkeria zabaltzeko.

    Ni ez naiz futbolzalea baina etxeko giroa egoteko askotan ikusi ditut halako partiduak telebistan mutilekin eta konprobatui dut haien espainia gora eta behera, astunak izan arte.

    Oreka lortzeko berdina behar dugu Euskal Herria taldearekin. Aurrera euskal selekzioa!

  • Normala da euskaldun abertzale batek Espainiako selekzioarekin ilusioa izatea,Yupiren munduetan edo…
    Jasarpena pairatzen duen herritarra jasarpena eragiten dutenekin lerratzea ez bait da berria, baina hori da gaizki dagoena, ta aitzaki modun erabiltzea Villa, cesc edo Xabi alonsok jokatzen dutenean gustatzen zaizula haiek ikustea aitzaki benetan petrala da.

    Espainia ta Frantziak zapaltzen gaituzte, beraz ez dago pozteko ezer Espainia edo Frantzia ordezkatuz edozerretan parte hartzen dutenean.
    Batzuk pozten direla?Ea berdina errango zuten norbait beraiei zerbait lazgarri egin ta gero jokatzen ikusiko balitu.
    Ez da jokalarien aurka ezer, errepresentatzen duten estaduen aurka bai.

    Hori ulertu like estokolomo sindromeak jota gaudelako, batzuk beste batzuk baino askoz gehiago.

    Ta zer errango dut, zaila egiten zait ulertzea abertzale batek Espainia edo Frantziako selekzioen alde lerratzea ta irabazi nahi izatea.
    Nik ez nuke konfidantzarik izango horrelako abertzale baten.

  • Eta futbol selekzio nazionala izan beharrean estatu horiek ardazten dituen beste produkzio kultural bat izango balitz alegizko abertzale hori poztuko lukeena? Esaterako, Nobel saria jasotzea edo gaztelaniaz idatzitako prentsak enegarren alea saltzea, edo ocho Apellidos vascos filmaz gozatzea eta gomendatzea, edo…

  • Nik uste dut ezberdina dela Espainiatar bat zerbait idaztea (gainera agian ez da ezta Espainiatar sentitzen) edo Espainiaren izenean, nik ustet gauz arras ezberdinak dirlea.

    Ocho apellidos vascos gustoko badezu ez zara Espainiaren alde lerratzen ari, nobel saria ustet ez dietela nazioei ematen baina hala balitz, niri espainiari emandako ezer berdin zait.