Kalean uso, etxean otso

Kuba Elizarekin solastuko da, baina ez da bakarrik izanen. Miguel Angel Moratinos, espainiar kanpo Ministroa bertan izanen da prozesuan “laguntzeko”. Espainiak argi du: Kubak preso politiko gehienak askatuko ditu aurki, eta lan horretan lagundu nahi dio irlari. Zehatz meatz, 75en taldeko 52 kide eta orotara ia 200 preso askatuko dituztela diote. Azken aldian sarri aditu dugu Fariñasen gose grebaren eta preso politikoen inguruko informazioa. Hedabide espainiarrek, besteak beste, Fariñas heroi bihurtu dute eta giza eskubideen aldeko borrokaren ikur gisa saldu.

Dena-den, ni ez nator hona preso politikoen edo Fariñasen inguruan mintzatzera. Espainiaren jarrera da kasu honetan harrigarriena. Etxetik kanpo bakea bilatzen duena (hori saldu nahi dute bederen), baina etxean suari egurra bota baizik ez duena egiten. Preso politikoak dira Kubakoak, terroristak etxekoak. Erregimen diktatorial terrorista da Kubakoa, zuzenbideko estatu demokratiko eta soziala etxekoa. Baina biek dituzte arazoak presoekin, biek arazoak disidenteekin. Kuban elkarrizketa bultzatu beharra dago, espainiar Estatuan ez, etxean egurra. Zapaterok argi esan du bertan [Kuban] giza eskubideen egoera hobetu dadin “lan egin” dutela, baina zer gertatzen da eskubide horiekin etxean?

Mjc3NA==

Irudia | Cubako mural bat | flippinyank | Creative Commons By SA
Kuba, preso politikoak
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude