“Kale Borroka” espainola ala poliziala?

Zigor Goikoetxea - Ukberri.net
Zigor Goikoetxea - Ukberri.net

Zigor Goikoetxea kondenatua izan zen Marisa Arrue PPko zinegotziari meatxatzeagatik. Arruek epaileari adierazi zionez, “en menos de cinco años te vamos a matar” esan zion Goikoetxeak. Honek aldiz guztia ukatu zuen. 2007an atxilotu zuten beste sei lagunekin batera, kale borroka ekintzetan parte hartu izana egotzita. Asteazkenean fidantza ordaindu eta aske geratu zen ordea.

Atzo berriz, “kale borroka” erasoa Goikoetxeatarren gurasoen baserriak jasan zuen. 17:00ak aldera, etxean inor ez zenean, ezezagun batzuk bertara sartu eta su eman zioten atariari. Gainera meatxu larriak idatzi zituzten paretetan; hala nola, “Zigor asesino”, “Estas muerto” eta “Viva España terrorista” besteak beste. Auzoko bizilagun bat, sua ikusiz batera,  joan zen itzaltzera. Baserriaren kanpoko aldeak, zenbait mueblek eta lorategiko zuhaizka batek jasan zituzten kalteak. Getxoko alkateak bere adierazpenekin garbi utzi nahi izan zuen, haiek “edozein lekutatik datozen bortxen aurka” eginen dutela “beti” eta gogor gaitzesten dutela Goikoetxeatarren baserriak jasandako erasoa.

Bi galderatxo planteatuko dizkizut irakurle: 1-Getxo aldean gertatutako azken eraso hau nork egin du eta zer funts dauka? eta 2-PP eta PSEk gaitzetsiko (edo “kondenatuko” haiek dioten eran)al dute eraso hau?

Lehenengo galdera erantzuterako orduan, pare bat hipotesi datozkit burura. Pentsatzen hasi eta kosta egiten zait egiatzat hartzea hori herriaren espresio bat izan denik. Ez, hori ez zait herriaren espresio iruditzen, hori egin duenak beste intentzio bat zuen. Ez al da sinesgarriagoa Espainiako poliziek eta/edo Guardia Civilek egin izana atentatua? Horretan nahiko adituak dira… Errigoiti herri bizkaitarrera bidean, trafiko kartel bat baino gehiagotan aurki daiteke espainiako bandera marraztua eta pintada espainolista bat edo beste. Nire usaimenak dio guzti honen erantzule polizia edo militar espainol talde bat dela. Ez da jakingo ziurrenik, baina tira.

Eta bigarren galdera “mamitsuari” erantzuteko, esan beharra dago, bi talde politiko espainolistek publikoki gaitzetsiko dutela atentatua baina ez pribatuan. Hipokrisi hutsa. Bestetik, PPk ez balu gaitzetsi, ilegalizatu beharko litzateke? Bai ez? Hala soilik espainola delako eta estatuaren babesa duelako ez du garrantziarik eta ezin da alderdien legea aplikatu?

Ekaitza bainuontzi batean

3 pentsamendu ““Kale Borroka” espainola ala poliziala?”-ri buruz

  • Edorta Barruetabeña 2009-07-18 10:30

    Ez da hori bakarrik. Zigorren gurasoak eta bere familia osoa “biktima” gisa hartuko dituzte orain? Euskal Herrian dauden milaka mehatxatuen zerrenda ospetsu horretan sartuko dituzte?

  • Hauek ere biktimas del terrorismo al dira? Victimas de terrorismo elkarteko kideek euren baserriaren konponketak ordainduko dituzte beste batzuetan egin duten moduan? PPk, PSOE… Atentatua kondenatuko dute? “Guardaespaldas” bat beharko dute? Behar izateko Espainiako gobernuak ordainduko du?… Sortzen zaizkidan galdera bakar batzuk.

  • Hedabideen jarrera lotsagarria da. El Paísen, esaterako, Zigor Goikoetxearen argazkia horrela izendatu dute: “El etarra Zigor Goikoetxea, ante el caserío de sus padres atacado hoy en Getxo.”
    Etarra? Gazte horrek Espainiako espetxe batean denbora piloa pasa du ustezko “mehatxu” bat dela-eta!
    Inkisizio demokratikoa da hau…