'Kale borroka' Batasunak desmarkeen jokoa egin dezan ETAk aktibatu duela dio Basagoitik

MzE2OQ==

Zarauzko zakarrontzien erreketek eta udako bestelako ekintzek, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak esan ez direla “kale borrokako ekintzak”, zer esana izan dute euskal politikagintzan. Edo behintzat batek baino gehiagok ahoa zabaldu du etekina ateratzekotan. Antonio Basagoitik sinesgarritasuna kendu nahi dio ezker abertzalearen edozein manifestu edo adierazpeni, ekuazio logiko korapilatsuak eginaz: “Batasuna sinesten duena pepelerdoa da edo bestelako interes nazkagarriak ditu”, adierazi du PPko lehendakarigaiak.

Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaleak adierazi duenez, azken ekintzek “garbi” erakusten dute ezker abertzalearen “zati batek” oraindik biolentziaren erabilera “hobesten” duela. 

Baina aizue, galdu naiz jada… zuek zerbait ulertzen duzue? Ez al zuten hauek biolentziaren “kondena” eskatzen atzo arte?

Irudia | Antonio Basagoiti | ukberri.net | Creative Commons By SA
Antonio Basagoiti, ETA, Kale Borroka

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Zer duzu buruan “'Kale borroka' Batasunak desmarkeen jokoa egin dezan ETAk aktibatu duela dio Basagoitik”-ri buruz

  • Logika beraren arabera, baliteke Basagoiti ezker abertzaleko (balizko) ildo “gogorra” ren kriptomilitantea izatea, PPn infiltratua izatea, alegia…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude