Kaldereroak

Kaldereroak –

Kaldereroak

Kaldereroak, Iruñeko blackface-a?’ Galdera horrekin erakarri eta lepo bete zuten asteazkenean Kondestablearen jauregiko 9. aretoa. Gaz Kalo, SOS Arrazakeria eta EH11 Kolore elkarteek gogoetaren metxa piztu zuten kaldereroen bestaren inguruan.

Paioek besta ikusten dugun tokian, beste zerbait ikusten baitute ijitoek: paioek ijito mozorroa janzten dugu, ijitoen estereotipoak elikatuz eta haien kultura jostetarako aitzakia bihurtuz. Haien aldeko besta balitz, litekeena da haiek ere parte hartuko zutela. Normalean ez da horrela, aitzitik.

Askotan zaila egiten zaigu onartzea hain barneraturik dugun arrazakeria, euskaldunok sentsiblitate gehiago izan beharko genukeen arren. Irudika ezazue Madrilen urtean behin “euskal besta” eginen balute. Madrildarrak, ustezko euskal jantziekin mozorroturik, harri erraldoiak jasotzen edo pilotak ezker-eskuin botatzen, azento arraro batekin solasean, euskarazko lauzpabost hitz tartekatuz, eta eskuak gora gureen antzeko dantzak egiten saiatzen. Ez liguke grazia izpirik ere eginen.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 urtarrilaren 31koa]

Kaldereroak

 

BARDO GORRI NAFARRA

3 pentsamendu “Kaldereroak”-ri buruz

  • Kaldereroen jaien jatorria Donostian kokatzen dute gehienek, eta 1828koa da lehen aipamen idatzia (turkiako kaldereroak ziren orduan, ez hungariarrak), nahiz eta dezente zabaldu den geroztik. Bekatu orijinala, beraz, halakorik egotekotan, Donostian da, ez Iruñean.
    Arrazista da jaia? Agian bai (askotan pentsatu dut ijituz beharrean juduz mozorrotuko bagina, neronek parte hartzen baitut Kaldereroetan, aspaldi baten batek zerbait esango zuela antisemitismoaz), baina arrazakeria ez da baten bat mintzen delako sortzen. Mindua ez izateko eskubiderik ez da existitzen, eta ezin dugu diskriminazio bat norbanakoaren sentimentuetan oinarritu ez justifikatu.
    XIX mendeko kalderero ijitu baten balizko itxuraz mozorrotzeak dakar berez ijitu herriari mezpretxua eta erdeinua? Pentsatzen dut ezetz, akaso oker nabil. Kantatzen diren abestiekin gutxiesten dira ijituak? Letrak ikusita, jaia gehiago da matxista, arrazista baino. Inauterietan baten bat beltzez/txinatarrez/indioz/juduz/ijitoz mozorrotzea arrazista da, per se?
    Inude eta Artzaiak matxistak eta antibaserritarrak dira?

  • “Irudika ezazue Madrilen urtean behin “euskal besta” eginen balute. Madrildarrak, ustezko euskal jantziekin mozorroturik, harri erraldoiak jasotzen edo pilotak ezker-eskuin botatzen, azento arraro batekin solasean, euskarazko lauzpabost hitz tartekatuz, eta eskuak gora gureen antzeko dantzak egiten saiatzen. Ez liguke grazia izpirik ere eginen.”

    Madrildarrek gure kulturaz ikasteko, gurera gerturatzeko eta disfrutatzeko zera horretan non da arazoa?

    Ez al gara pozten gure musika taldeek euskaraz atzerrian abesten dutenean, gure hizkuntza atzerriko unibertsitatean ikasten dutenean edo Smithsonian Folklife Festival-en (Washington) gure kultura ezagutarazten dutenean?

    Askok japonian flamenkoa dantzatzen dute, askok Alemania eta AEBtik at Oktoberfest edo Halloween ospatzen dute eta ez da kexurik.

  • Hemen eta egun, arrazismorik higuingarriena paio hitza erabiltzea da. Nerau ez naiz paio, nerau euskalduna naiz; eta paio esaten duena arrazista faxista erabatekoa da. Horrek dakar jitoak ez ezagutzeak, eta zer diren. Agian ez duzue jakinen, baina ijitoek ez dute inolako beldurrik hilerri batean sartuz gero, zer, berez, gerok ez gara pertsonak, pertsonak haiek dira eta.