Kaki Arkarazo: “Teknologiaren bitartez musikalidadea galtzen ari gara”

Kaki Arkarazo - Oier Aranzabal cc
Kaki Arkarazo – Oier Aranzabal cc

“Hey Kaki! Enteratu al haiz?”, zioen ‘Ustelkeria’ Negu Gorriaken abestiak. Ibilbide luzeko eta esperientzia handiko musikaria da Kaki Arkarazo lazkaotarra. Kortaturen azken etapan, M-ak-en ibilbide osoan zehar eta Negu Gorriak taldearekin, hamarkada oso bat baino gehiagoz bete ditu uhinak bere kitar kolpeekin. Eta bide horri paralelo mamitu du bere produktore fama ona, lehenik Katarain estudioetan eta gerora, Garaten berak zuzendutako proiektuan. Asko eta asko dira bere eskuetatik pasa diren taldeak, beti musikaren esentzia jaso nahian: “Gehiegizko produkzio digitala sakrilegio bat da”, dio ZuZeuri eskaini elkarrizketan. Hemen behean duzue.

elkarrizketa, garate, kaki arkarazo, katarain, Kortatu, negu gorriak
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

9 pentsamendu “Kaki Arkarazo: “Teknologiaren bitartez musikalidadea galtzen ari gara””-ri buruz

  • Kaixo Oier:
    Bideoaren 1:50-2:11 tartean idatzi duzun esaldian kriston ortografia-akatsa duzu. Zuzendu lehenbailehen arren.

    • Jode, Javier, begibistakoa da “hona” hori errata bat dela, ez “kriston ortografia-akatsa”. Ohikoa da edizio prozesuan horrelakoak gertatzea, eta konpontzeko txarrak dira, ez da testu arrunt batean bezala. Eta tonu hori, “zuzendu lehenbailehen arren” tokiz kanpokoa iruditzen zait. Elkarrizketa ona, Oier.

      • Barkatu Oier. Orokorrean ados nago Gotzonek esaten duenarekin. Kritikatu baino ohartarazea zen nire asmoa zuzentzeko hitza bideoa hedatu baino lehen.

  • Ziur Kakik esandakoa, betiko moduan, oso interesgarria dela baina ezin dut elkarrizketa ikusi… :_( Zuon arazoa da edo nire patata zahartuarena?

    • ZuZeu

      Nabigatzaile batzuek ez dute youtubeko bideorik onartzen. Litekeena da arazoa hori izatea. Firefox-ek hobeto funtzionatzen du.

      • Chrome erabiltzen dut eta ez dut sekula youtuberekin arazorik izan. Gaur sartu naiz berriz eta ondo ikusten dut. Bizitzaren misterioak… 😉

  • Kuantizazioaz, talde ezagunen grabaketa prozesuen bideoak ikustea besterik ez dago jakiteko nolako puzzlea bihurtzen duten abesti bat.

  • Geurea denk garaipena! Aupa Kaki!

  • Bai, bai, Kakik gauza polit eta intresgarriak esaten ditu, baina demagogia piska bat badago hor. Berak hiperkuantizazioak, ahots afinatzaileak eta bestelako teknologia tresnak etengabe erabiltzen ditu estudioan, beste guztiok bezala. Hoiek asko erabiltzea ez, gaizki erabiltzea da okerra (gauza guztiekin bezala).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude