"Kaka": aitzineuskara argia?

 Nire ustean, erderetara zabaldu zen kaka, behintzat, gaztelerara.  Baina pentsatu izan dut ez ote den euskal hitz OSO ZAHARRA izango.  

Badaukagu kakos, grekeraz. Interesgarria…. sustratu PAN-EUROPAR BATEKO hitz zahar bat ote?  

Badaukagu caca, gazteleraz.  

Bestaldetik, kaka oso sartua dago euskal hizkuntzan: Kakati, kakontzi, kakaria, kakalia, kakaztu (aditza)…. eta kaka zaharra.  

Kurioski, ingeleraz hizkuntza kaletarrean asko erabiltzen da Good shit, bad shit. Kaka ona, kaka txarra, kaka zaharra, kaka berria…

KAKA izan daiteke hitz-giltzarri bat gure hizkuntzaren historian barneratzeko.  

NORAKA DOA KAKA? Beheraka.  

Aspaldi jo zidan, Bortzirin darabilten kontzeptu bikoitza, gerora beste euskalki batzutan aurkitu dudana. Bettikua eta gottikua. Hau da, beherakoa eta gorakoa. Hausnartzen hasten bagara, norabide ardatz baten aurrean egon gaitezke. 

Eta hortik tiraka hasita, honako ideia bitxia aurkitu nuen.  

KOKO-GOGO goikoa da: kokotea, gogoa, kokotza, gogamena…. 

KAKA behekoa da: kaka egin, kakaztu, kakati, kakontzi… 

Baina gauza ez da hor bukatzen.  

ZER DA KOKATU? Goikoa behean jarri.   

Hortik hasi gaitezke euskara zaharraren logikak bilatzen agian.  

Ardatzak, polaritateak, ….. hausnar dezagun, hausnar dezagun…  

 

TA GORA LADY GAGA!!!

LADY GAGA

Irudia | LADY GAGA | TXEMA ERRONKARI | Creative Commons By SA
caca, gaga, gogo, kaka, koko

4 pentsamendu “"Kaka": aitzineuskara argia?”-ri buruz

  • esan duzuna KAKA HAUNDI BAT DA!! kaka zaharra eta berria ezin dira nahastu. Zergatik kaka zaharrak dauka lehenagoko usaia, eta berriak oraingua. Kakontzi bat zea, ez daukazu estilorik, KAKA egiteko bilatu beste komun bat, ahal bada, amankomuna!!! 

  • zer esaten ari zeate? 

    NIK ez dut kaka kokatzeko eta kokotia kakazteko gogorik. Eaa gehiago esango dut: gora nahiz behera, kaka beti toki berera. Areago, kakati bat dena, beti izando da kakati. Kakarekin ez jolastu mesedez, ezin dugu komuneko paperik gabe gerau!!! 

  • erran beharrean nago honek ez duela usai bate bate bate honik. behin gauzak kokatzen direnean, inor ez da kakaz oroitzen. fan tzuken!! 

    eta noski, kokatutakoa kilikolo jartzen badugu, areaxigo. izan ere, kilimak lepotik behera, eta kakapiloak belarmetaren bidean, hori eztau deretxorikan!!! 

  • nik bakarrik izautzen dut korrokoi bat. da baztan aldekua. etortzen da herrira ta dena kakaztua uzten du. 

    bere gogamenean hartuta badu KAKA ematen jarraitzea, eta kaka berria saltzea, orduan KOKO guztiak jartzen dira hondartzako bidin, kokoteruak jartzeko pinuen ordez. 

    pinuz potrotaino!! zer bizio! 

    karraka-kakakakaka… autobia da kaka!! 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude