Kaixomaitia.eus #EnpresareaAzokan: kronika (oso) pertsonal bat (II)

Kaixomaitia.eus #EnpresareaAzokan: kronika (oso) pertsonal bat (II)

Iñigo Arandia Galarraga (@iarandia)

[Testu hau ostiralean idatzi nuen beste honen jarraipena da “Kaixomaitia.eus #EnpresareaAzokan: kronika (oso) pertsonal bat (I)”  Lehenegoan Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu zuen #EnpresareanAzoka ren kronika idatzi nuen eta bigarren honetan “Arin Arin” saioaren saria irabazi izanaz eta saria “Banaiz Bagara” elkartearekin partekatzearen arrazoiez.]

Kaixomaitia.eus #EnpresareaAzokan: kronika (oso) pertsonal bat (II)

Idatzi luze hau amaitu nahiko nuke “Arin Arin” saioko sariaren irabazle suertatu naizen (Kaixomaitia.eus) heinean.

Hunkigarria izan zen. Hunkituta nago oraindik ere.

Kariño handiz prestatutako aurkezpena izan zen eta fruitu ederra eman du. Ekitaldiak merezi zuen, Enpresareanek merezi zuen eta Ziurtagiriaren elkarteak eta bertako langileek  merezi zuten. Merezi dute. Asko.

Saria ezustekoa izan zen, zinez, eta nabaritu zela uste dut. Ez naiz ni izango merezimendua zalantzan jarriko duena, noski, baina bai aitortu, nola ez, taularatu ziren proiektu askok ere merezi izango zutekeela sari hau.

Hemen egindako aurkezpena

Azken urte t´erdia zigizagatsua izan da profesionalki niretzat , eta noski kaixomaitiarentzat, eta askotan sari hauek balio dute bere balio ekonomikoarengatik baino (oso ongietorria dena!), duen balio emozional eta animikoarengatik. Egindako lanaren aitortzarengatik. Ostegunean oholtzan esan nuen bezala, kaixomaitiarekin lanean jarraitzeko indarrak pilatzeko oso baliagarri izango zait. Berriro ere, enegarren aldiz, mila esker Ziurtagiriaren Elkarteari sari honengatik eta eginiko lanarengatik.

Eta orain bai, azaldu nahiko nuke saria “Banaiz bagara” elkartearekin partekatzeko erabakiaren arrazoia:

Rober Gutierrezekiag_enpresarean-saria_lkaixomaitia-eus sariaren irabazlea izendatu aurretik, nire atzean eserita zegoen Gorka Juliori ahopeka esan nion, “Banaiz Bagara” izango zela irabazlea. Ez zen horrela izan, baina Roberrek berak, epaimahaiaren eskariz, aipamen berezia egin zuen elkartearen alde; “sari ekonomikorik ez, baina sari morala bai”. [Egiari zor, Roberrek hau aipatu izan ez balu agian nik ere ez nukeen saria partekatzeko erreflexurik izango]

Roberrek jarraitu zuen, kaixomaitia suertatu zela sariaren irabazle jakinaraziz. Ezustekoa, emozioa… ez dakit nola deskribatu. Oholtzara malkoei eusten nahiko lanekin igo nintzen, ahotsa etetear eta burua zuri, fundamentuzko ezer esateko ahalmenik gabe. Saria jaso, eseri eta berehala, “Banaiz Bagara” eta Petra Elser etorri zitzaizkidan burura. Elkartea eta Petra, gutxi bada ere, aurreko lan esperientziatik – Irrien Lagunak Kluba eta Bizipoza proiektuan – ezagutzen nituen, beste hainbat elkarte eta gizarte eragilekin batera. Goiz partean tartetxo batez berarekin hitzegiteko aukera ere izan nuen.

IRAKURRI IRUZKIN OSOA KAIXOMAITIA.EUS EN BLOGEAN >>

 Kaixomaitia.eus #EnpresareaAzokan: kronika (oso) pertsonal bat (II)

4 pentsamendu “Kaixomaitia.eus #EnpresareaAzokan: kronika (oso) pertsonal bat (II)”-ri buruz