Kaixomaitia.eus EguneanBehin jokoaren babeslea izango da Otsailaren 10 etik 16ra bitarteko astean

Kaixomaitia.eus EguneanBehin jokoaren babeslea izango da –

Datorren otsailak 10, astelehenarekin hasita, eta Kaixomaitia.eus atariak 13 urte ospatzen dituela probestuz, EguneanBehin  euskarazko jokoaren babesle izango gara astebetez.

Kaixomaitia.eus EguneanBehin jokoaren babeslea izango da Otsailaren 10 etik 16ra bitarteko astean

EguneanBehin Codesyntax enpresak 2019 garatu zuen aplikazioa* da eta arrakasata handia izan du euskal komunitatearen artean, egunero 60.000 jokalariko langa gainditu duelarik 3. Sasoian. EguneanBehin blogan azaltzen den bezala:

“Oso dinamika errazeko jokoa da Egunean Behin. Izenak berak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera izango duzu. Partida bat, eta bakarra. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!”

*Codesyntaxen blogean bertan dituzue Aplikazioa deskargatzeko aukera ezberdinak.

300x250_mutila

Aste osoan zehar pilatzen diren puntuen arabera sailkapen bat erakusten du jokoak eta astero bi opari eskaintzen zaizkie jokalariei aste horretako babeslearen eskutik. Opari bat sailkapeneko lehenari, aste horretako irabazleari eta opari berdina ausaz zozketan irabazten duen jokalariari.

Kaixomaitia.eus ek babestuko duen astean bi Xiaomi Redmi Note 8T mugikor eder izango dira jokoan

Xiaomi redmi note8

Bestalde, jokoa indibidualki jokatzen bada ere taldekako sailkapenak ere badira. Oso modu errazean sortzen da talde bat eta modu ezberdinetara zabaldu daiteke taldean parte hartzeko eskaintza. Kaixomaitia.eus-ek ba du bere taldetxo propioa bertan parte hartzeko giltza hau da: 14CF33. Sasoia amaitzean oparitxoren bat ere izango da, xumeagoa, irabazlearentzat eta partehartzaileentzat zozketan. Animatu Kaixomaitiaren #EguneanBehin taldean parte hartzera!

Ederra da euskarazko produktu arrakastatsuak badirela ikustea eta gogotsu gaude Kaixomaitia.eus en inguruko galdera sorten bitarteko jokoa  astebetez babesteko.

Kaixomaitia.eus EguneanBehin jokoaren babeslea izango da Otsailaren 10 etik 16ra bitarteko astean

Zer duzu buruan “Kaixomaitia.eus EguneanBehin jokoaren babeslea izango da Otsailaren 10 etik 16ra bitarteko astean”-ri buruz

  • euskaldun bat 2020-02-08 21:14

    Oraintxe bai ez dudala joko horretan parte hartuko. Web porno baten babesarekin alajaina!