Kafesne ahaztuak

Nik ateratakoa, baita edana ere

Nik ateratakoa, baita edana ere

Zenbat ote dira zor dizkidaten kafesneak? Eta zenbat nik zor ditudanak? Horretan pentsatzen aritu nintzen bart, eta hatzak falta zitzaizkidan izatez edan behar nituzkeen kafeak zenbatzeko…Hilabete oso bat esna pasatzeko beste izango liratekeela ondorioztatu nuen azkenean.

Ez dakit gertatuko zaizuen, baina nik neuk aspaldiko lagun bat aurkitu eta “ia noonoz kafetxu bat hartzen doun bale?” esateko kriston ohitura daukat laguna agurtzen dudan bitartean. Beno, aspaldikoa ez bada ere berdin egiten dut, egia esan. Batzuetan iritsi ere egiten ez diren kafe hitzarmenak izaten dira, eta iristekotan kafea hartu izan ezik beste edozer egiten den hitzordua maiz.

Zergatik ohitura hori?

Alderantziz ere gertatu izan zait, geratzen zait eta, ziurrenik, gertatuko zait…norbaitekin hizketan egon eta esan nahi ez zidan guztia esan ez izanagatik edo kafesne bat eskeini izana. Edota egunen batean geratzeko aitzakiatzat izango da? Ez dakit…Baina horietako askok ez dute nire eztarria epeldu, ez dute nire loa uxatu…Non geratu dira, bada, kafesne horiek? Esateagatik esaten dugu edo kafe zale amorratua naizelako esaten didate (eta esaten dut)?

Kafesne ahaztuak dira, momentuan bertan -eskeintzen edo onartzean- epe laburrera edango ditugulakoan geratzen gara, sekula iritsiko ez dela sinetsi nahi ezean edo, nolabait.

Baina beno, horien penarik ez izateko argazkian ageri den  bezalako katxiak prestatzen ditut nik goxo-goxo edozer egin behar dudala ere ekintza hori goxoagotzeko.

Ez dago ezer hoberik ongi prestatutako etxeko kafe bat baino, esne apurtxo batekin lagundurik, ene gusturako…

Hau idazten nagoela konturatu naiz egunean zehar hartzen ditudanak zenbatzeko ere hamar hatzak justu justu iristen zaizkidala batzuetan…baina beti naiz logura…

Inmunea izango naiz agian.

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara