Kafea eta galletak 16: The Dwight Twilley Band "Twilley Don't Mind" + Los Steaks

18:00 Disko entzunaldia: The Dwight Twilley Band “Twilley Don’t Mind”

19:00 Kontzertua: Los Steaks

Haragi xerra hauen atzean Ander Zabala musikari bermeotarra dago, besteak beste, Bongolocos r`n´r taldean aritutako musikaria. 60ko hamarkadako melodiekin jantziriko rock & roll gordina egiten dute, eta The Feelies, Beach Boys, Beat Happening, The Gories, Crime eta apirileko saioan entzungo dugun Dwight Twilley aipatzen dituzte eragin moduan. Gure gela txikiari ezin hobeto egokitzen zaion zuzenekoa dute!

The Dwight Twilley Band 70eko hamarkadan sortutako power pop taldea izan zen, Beatles-en pop-doinuak eta Sun records-en soinuaren oihartzunak biltzen zituena. Taldea banandu aurretik argitaratu zituzten bi diskoek ez zuten arrakastarik izan bere garaian, baina oso preziatuak dira gaur egun power pop zaleen artean. Dwight Twilley-k bakarka jarraitu zuen taldea desegin ondoren.

 

MTkzNQ==

Dwight Twilley, entzunaldia, Kafea eta galletak, kontzertua, Los Steaks

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude