Justiziaren irizpideak ala matematika politikoa?

mapa2Arabatik blogean irakurri nuen atzo. Ez da euren iritzi guztiekin bat egiten dudalako, baina zuzena iruditu zitzaidan kalkulua. Bilduren zerrenden inpugnazio ia ziurrarekin (PP eta Gobernua  akordiora heldu zirela esaten da) eta horrek atzetik ekar dezakeen hauteskundetara aurkezteko debekuarekin, duela lau urteko udal eta foru hauteskunde panoramara (zerrenda batzuk onartuak eta beste batzuk ez) itzuliko gara ala duela zortzi urtekora (zerrenda guztiak debekatuak)?

Alegia, irizpide judizialak izango dituzte oinarri ala matematika politikoa izango dute debekuen aitzakia.

Arabatik blogean, galdera egiten dute, zuzen, unionista espainiarrek ze zerrenda inpugnatzeko asmoa izango duten, eta asko itxaron beharrik ez zen izan atzo, lehen izenak jakitera emateko. La Razonek zioenaren arabera, 95 izango lirateke zerrenda kutsatuak Guardia Zibilaren txostenetan oinarrituta (Ertzantzarenetan 40 dira, Publicoren arabera). Ez dena esaten da, zerrenda horietan kutsatuak zein diren eta ze arrazoi zehatzengatik.

Zerrendak kutsatuak izango lituzketen herrien izenak ere aipatzen dira: Gasteiz, Durango, Zarautz…

Defentsa prestatzen hasteko, arrazoi juridikoei begiratzen hasi beharko diote abokatuek ala errealitate sozio-politikoari, hauek PSOE eta PPren helburu politiko estrategikoekin bat egiten duten jakiteko? Lege askok baino gehiago ebatziko dute irizpide politikoek, beste behin ere, nire ustez.

Hobe dugu mapa mahai gainean jarri, laster helduko da eta justiziaren loteria, ze herritan bai eta zein herritan ezingo diren aurkeztu Bilduren zerrendak. Argigarria da gaurko El Paisen editoriala, ildo horretatik.

bildu, inpugnazioa, politika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude