Justizia pixka bat

Justizia pixka bat –

Aingeru Epaltzak

Sei hilabetez ezinezkoa izan zena 24 ordutan izan da posible. Eskuin muturraren otso belarriak artaldearen inguruan ikusi behar izan dituzte Espainiako ezkerreko bi alderdietako buruek di-da batean ados jartzeko. Eskuin muturraren otso belarriak eta bertze hauteskunde batzuek beren boto-emaileei eragiten ahal zieten ihesaren perspektiba. Bejondeiala, Pedro! Bejondeiala, Pablo! Voxen gorakada, daturik txarrena. Ciudadanosen eroriko zalapartatsua, berriz, hoberena. Justizia poetikoa pixka bat ere ikusi izan dugu botoen harira. Bel Pozueta gazte altsasuar espetxeratuetariko baten ama Nafarroako diputatu bilakatu zuen arratsak Altsasura ikusgarritasun eta liskar bila joan zen Albert Riveraren ezabatze politikoa ekarri zuen biharamunean. Bejondeizula, Bel.

Justizia pixka bat

Sei hilabetez ezinezkoa izan zena 24 ordutan izan da posible

Aingeru Epaltza

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Zer duzu buruan “Justizia pixka bat”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude