Justin Bieber Sanferminetan

Justin Bieber Sanferminetan –

Justin Bieber Sanferminetan izan da, nork eta Ed Sheeranek gonbidatuta. Edo izan zen, komunikabide askotan maiatzean jaso zutenez, aspaldi samarrekoa baita kontua. Eta gu ohartu ez.

Zehatzago, aurtengo maiatzean “I don´t Care” kantua plazaratu du Ed Sheeran artista britainiarrak, Justin Bieber kantari kanadiarraren laguntzarekin. Singlearen bideoklipean, mozorro irrigarriak jantzita ageri dira biak ala biak, erritmo bizian aldatzen doazen egoera ezberdinetan. Eta halako batean, Justin Bieber izozki jantzita lasterka dabilela, Sanferminetako entzierroa agertzen zaio atzean, zezenik ageri ez arren (2.42″). Bitxia, ezta?

Bai, esan dugu lehen ere, maiatzaren erdialdera komunikabide askotan jaso zuten kontua. Beraz, bitxikeria ezagutzen bazenuen, arindu asteburuko bestondoa kantua entzunda, eta bestelakoan, egin irri gogotik, festetan gaude-eta.

Ed Sheeranen bideoklipeanJustin Bieber Sanferminetan