Juan Felipe Saharrea: Xegone

Nolatan eman zenuen izena ‘El conquistador del fin del mundo’ tankerako programa batean?

Batez ere lagunek animatuta. “Joan behar duzu, joan behar duzu!”. Eta, hantxe joan nintzen: “Hartzen banaute ongi, eta bestela ere ongi”.

Zigako belardietatik platoko foko artera badago bada aldea… non erosoago?

Badago aldea, bai. Baina ni edozein lekutan ibiltzen naiz ongi. Kameren aurrean ere ohitu naiz eta uste baino hobeto ikusi dut nire burua. Arrunt urduria naiz, baina uste baino lasaiago ibili naiz.

Zerbaitetan aldatu al da zure bizimodua Patagoniatik itzuli zinenetik?

Ez pentsa… jendeak babestu nau eta estimatu nau, baina nik berdintxu jarraitzen dut. Ezagutzen ez nauten askok esaten didate “Xegone! Hi telebistakoa haiz!” eta horrela…. baina ni igualtxua naiz kamera aurrean edo atzean, eta nire egunerokotasunak berdin jarraitzen du.

14 ofizio eta 15 miseria dituzula diozu, baina zertan dabil Xegone?

Aziendak eta baditugu hemen, mendian ere ibiltzen naiz baso-lanetan eta gero… pelikula eta hori… denetatik pixka bat, horregatik diot “14 oficio 15 miserias!” –barrez–.

Batzuek uste dute Julian Iantziren jarrera humiliantea izan zela zurekiko, gogorrena gazteleraz hitz egitea izan ote zen galdetu zizunean…

Urduri jartzen naiz eta igual egiten dut huts bat edo beste… baina ez, ez nuen gaizki hartu.

Orduan, zer izan da esperientzia honetatik, benetan, gogorrena eta ederrena?

Niretzat gogorrena gosea izan zen. Gosea… dioo! Hura bai! –barrez–. Eta politena lagun berriak egitea, jendea ezagutzea, nolakoa den ikustea.

Elkarrizketa osoa irakurgai dago GAZTEZULO.COM webgunean.

Juan Felipe Saharrea: Xegone

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.