Moreno Cabrera: “Bizkaitar batentzat errazagoa da gipuzkera ikastea, gaztelera ikastea baino”

Ezaguna dugu gurean Juan Carlos Moreno Cabrera (1956, Madril) hizkuntzalaria. Duela bi urte egin genion elkarrizketa ZuZeun, eta uztailaren 9an Donostiako Garoa Kultur Lab-en Kike Amonarrizen eskutik eskeini zuen hitzaldian izan ginen madrildarraren lezioak grabatzen. Hemen duzue laburpen bideoa eta jasotako titular zenbait.

ar1
Juan Carlos Moreno Cabrera – Lander Arretxea cc

Titularrak:

“Euskarak biziraun dezan, Euskal Herrian mundu guztiak ulertu behar du euskara”

“Hizkuntza komuna’ defendatzen dutenek desetnizatu egin dute terminoa, ondasun internazional bihurtu, eta beraz, ez dute beren burua nazionalistatzat”

“Hizkuntza bat besteak baino hobea dela esaten duen oro nazionalista da”

“Haur batek edozein hizkuntza denbora tarte berean ikas dezake”

“Espainiar batek badio katalana ez dakiela, baina ondo ulertzen duela, denek txalotzen dute. Aldiz, katalan batek badio gaztelera ez dakiela, baina oso ondo ulertzen duela: hori analfabetoa da”

Kike Amonarriz: “Larramendi lehen euskal umorista da”

Donostia, euskara, garoña, hitzaldia, hizkuntzalaritza, Juan Carlos Moreno Cabrera
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Lander Arretxea

NIRE KONTRA ESANAK

5 pentsamendu “Moreno Cabrera: “Bizkaitar batentzat errazagoa da gipuzkera ikastea, gaztelera ikastea baino””-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-07-21 20:59

    Cabrerak dio nazionalista bakarrak nazionalista espainolak direla, bere ustez, hizkuntza bat beste baten gainetik dagoela esaten dutenak direlako nazionalistak, ez besteak. Cabrerak hemen “nazionalismo” kontzeptuari esanahi erabat negatiboa ematen dio, xobinista, inposatzaile, expansionista izatearekin parekatuz.
    .
    Honenbestez, Cabrerak berak, seguru asko, bere burua ez-nazionalistatzat dauka, nahiz eta baita ere, segurenik, bera Espainiako Errepublika Federal “plurinazional” eta plurilinguistiko batu baten alde egon.
    .
    Nire ustez, aldiz, nazio-proiektu jakin bat defendatzen duten guztiak dira nazionalistak, abertzaleak barne, zeintzuk esaten baitute Adurretik Ebrora doan nazio batu, independente eta euskalduna eraiki beharra dugula. “Nazionalista” terminoak ez du zertan esanahi txarra eduki beharrik.
    .
    Beraz, euskal abertzaletasunak ere badu “nazionalismo linguistiko” delako bat; alegia, abertzaleek ere badute euskarari eta oro har hizkuntzei buruz ikuspegi bat, egitasmo komun bat.

    • …nazionalismo hitza nola ulertzen duzun… Ni, egia esanda, Cabreraren definizioarekin ados nago. Ni independentista naiz, baina ez nazionalista. Behin independentzia lortzen dugunean, nik ez dut pentsatuko euskaldunok espainiarrak edo beste herri batekoak baino gehiago garenik. Ez dut uste euskara beste hizkuntzak baino gehiago denik (eta hala ere Euskal Herriko hizkuntza euskara dela -eta izan behar dela- uste dut).
      Gaur egun abertzaletasuna deitzen den mugimendua batez ere independentismoa dela iruditzen zait. Edo hala espero dut. Ez nuke AEBetako nazionalismo hori ikusi nahi Euskal Herri independente batean.

      Eta errepublika federal plurinazional baten alde badago, ni horren aurka egon arren, ez zait iruditzen horren nazionalista espainiar bihurtzen duenik. Noski, errepublika federal hori nire ustez asko jota amets hutsa litzateke, argi baitago “plurinazional” hori (benetan) lortzea ezinezkoa dela (espainiarrak asko aldatzen ez badira behintzat).

      Eta, gainera, orokorrean “nazionalista” hitzari ematen zaion esanahia ez da zuk aipatzen duzuna, baizik Cabrerak azaltzen duena. Esan bezala, hitzari zein zentzu ematen diozun. Nik nazionalista/abertzale hitzari maitasun asko ez diodanez, nahiago dut argi eta garbi bereiztu, eta nire burua independentista izendatu.

  • Amonamantangorri 2014-07-22 13:29

    Nik bederen, akademiko unibertsitario batek “nazionalismo” terminoaren definizio akademiko zuzena erabiltzea nahi nuke, ez “orokorrean ematen zaion esanahia” edo berari iruditzen zaiona.
    .
    Euskal nazionalismoa XIX. mende bukaeran sortu zen, karlistaden ondoren; espainiar nazionalismoa XIX. mende hasieran garatu omen zen, 1808ko inbasio frantsesaren kontrako erreakzio bezala.
    .
    Harluxet entziklopedia. Nazionalismo: iz. 1. Bere herria nazio izatearen kontzientzia hartu eta bere estatu propioa eraikitzeko edo bere interesentzat egokiena den politika erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duten pertsonen doktrina politikoa. 2. Norberaren herri edo nazioko ezaugarri kultural, historiko, etab.i garrantzia eman eta horren eragina duen mugimendu, korronte edo jarrera. XIX. mendeko musika-nazionalismo errusiarra.

    Esanen nuke, gainera, nazionalismoek oro hainbat elementu zehazten dituztela:

    Lurraldetasuna: zein den nazioak beretzat erreklamatzen duen lur zatia.
    Nor izan daitekeen “nazionala” eta nor ez, ezaugarri jakin batzuen arabera; izan daitezke ezaugarri “objektiboak” (arraza, abizenak, jaiotza, hizkuntza, erlijioa, bertan lan eta bizi izatea,…) nahiz subjektiboak (identitatea, “hala sentitzea”).
    Zein diren nazioaren ezaugarriak, eta zein ez. Hizkuntza: batzutan funtsezkotzat hartzen da da eta bestetan osagai bat gehiago bezala, maiz ez du ia inportantziarik…

    Igual ez zaio inori inporta, baina uste dut Cabrerak, “Nazionalismo linguistiko” (espainol, xobinista eta harroputz) delakoaz liburu bat idatzi arren, “nazionalismo” terminoaren erabat definizio baldar eta okerra darabilela.

  • Oier Aranzabal

    […] Zuzeun Kike Amunarrizek Moreno Cabrera hizkuntzalariari egindako elkarrizketa bat ikusi daiteke. Gauza interesgarri asko entzun daitezke baina Kikek egindako baieztapena txundigarria da: “Larramendi lehen euskal umorista da”. […]

  • Antonio Muinozubi 2014-09-02 19:43

    “Bizkaitar batentzat errazagoa da gipuzkera ikastea, gaztelera ikastea baino” Esaera borobila, epalitz eta bizkaitar batek beti daikela gaztelera, eta ez duela sekula ikasi beharrik, errazago nahiz zailago izan. Ez dakit ze umoristekin biltzen diren hizkuntzalari hauek!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude