Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagia atxilotzeko operazioan huts egin dutela diote poliziek

Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagia –

josu urrutikoetxeaAstearte arratsaldean Espainiako eta Frantziako poliziek Josu ‘Ternera’ Urrutikoetxea ETAko buruzagia harrapatzeko ahalegina egin dute Ariejan (Okzitania). Etxean Urrutikoetxearen bikotea besterik ez dute atzeman, eta gero aske utzi dute.  Hori da Espainiako berri agentziek bart zabaldutakoa.

Josu Urrutikoetxea Durban-sur-Arize herriko etxe batean zelako ustean, poliziak atxiloketa martxan jarri du. Ez dute haren arrastorik aurkitu. Agnes Cerlo atzeman dute, poliziaren arabera Urrutikoetxearen bikotea dena.

Ezohikoa da poliziak porrot egin duen operazio baten berri ematea. Benetako atxiloketa saiakera ala ETAren aurkako gerra psikologikoaren mugimendua izan den ezingo da jakin. Ahalegin erreala izan bada, porrot handia aitortu du poliziak. Une honetan Espainiako Gobernuarentzako ke kortina paregabea litzateke ‘Ternera’ren atxiloketaren garaikurra. Operazioa soilik abisua izan bada, zabaldutako informazioaren asmoa ETAri mezu gordina bidaltzea izan da. Erakunde armatuko kide guztiak atxilotzeko asmoa eta baliabideak dituztela helarazi dute. Hori ikustarazteko mezu argiena hainbat estatutako zerbitzu sekretuek babestu duten Urrutikoetxea buruzagi beterano harrapatzea zatekeen.

Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagitzat jotzen du poliziak. Bera izan da, hedabideen arabera, estauen zain 2011tik Norbegiako mahaian zain egon zen ordezkarietako bat. Prozesua ez atzera ez aurrera zegoelako, 2013ko martxoan Norbegiako gobernuak Oslotik kanporatu zituzten Urrutikoetxea eta erakunde armatuko gainontzeko ordezkariak. Prozesu negoziatua erabat baliogabetu zuten Espainiak eta Frantziak. Aieteko akordioa atzean utzita, elkarrizketarik izango ez dela barneratu dute alderdiek eta gizarteak.

Jakina da Urrutikoetxea izan zela 2006ko prozesuan ETAren negoziatzailea, Javier Lopez Peñak lekua hartu zion arte.

Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagia atxilotzeko operazioan huts egin dutela diote poliziek

3 pentsamendu “Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagia atxilotzeko operazioan huts egin dutela diote poliziek”-ri buruz

  • Aurrera Josu, beti aurrera iragana ahaztu gabe, baina etorkizunari begira. Irabaziko dugu!

  • Aurrera Josu, beti aurrera iragana ahaztu gabe, baina etorkizunari begira. Irabaziko dugu!
    Ainhoa(r)i erantzun

    • Aipatzeagatik, norbait enteratu ez bada, Interneten ez dago anonimotasunik, poliziak oso erraza du zure etxera ailegatzea.