Josu Jon Imaz ez dago langabetuen zerrendan

MTkzOQ==

Albistea: “Josu Jon Imaz Repsoleko energia berrien zuzendari”

Atzo jakin genuen. Josu Jonek beste lanpostu bat lortu du, aurrekoarekin, Petronorreko zuzendari izatearekin, bateragarria dena. Zortedun gizona da bera; EAJko zuzendaritzatik “bota” zuten eta ez zen luzaro egon langabezian… segituan eskaini zioten lanpostu bat.

Ironiak alde batera utzita, zer demontre, eredu oso ona izan daiteke gizon hau gazteontzako, bide ona non dagoen erakuts baitiezaguke. Honakoa da errezeta; sartu alderdi handi batean, eskalatu posizioak eta lagun asko egin. Lagunak izan daitezela, ahal izanez gero, dirudunak eta enpresariak. Ondoren bide erdia eginda, pare bat fabore egin, laguntasuna landu eta kitto! Gernikako piperrak biseraz beteak! Sekulako soldata! Jubilazioa bertan!

Bejondeizula Josu Jon!

Irudia | Josu Jon Imaz lagun batzuekin | Agirregabiria | Creative Commons By SA
EAJ, Josu-jon-imaz, petronor, repsol
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

7 pentsamendu “Josu Jon Imaz ez dago langabetuen zerrendan”-ri buruz

  • Niri ez zait batere gustatzen Josu Jon. Espainazaletasunak eta botere goseak jota dabilela iruditzen zait gainera. Baina protagonista gaitzesgarria izateak ez du baimentzen artikulu honetan egindako manipulazio ahalegina. Josu Jon beraren diskurtsoak bezain gogaikarriak iruditzen zaizkit horrelako artikuluak. Kritikatuarekiko antipatiarekin bat egiteak ez du esan nahi kritikariaren demagogiarekin bat egiten dudanik.

    Josu Jon harrapari eta handinahi bat izango da, baina artikuluan bere ibilbide politiko-profesionalaz egiten den laburpena demagogia hutsa da: “Sartu alderdi handi batean, eskalatu posizioak eta lagun asko egin. Lagunak izan daitezela, ahal izanez gero, dirudunak eta enpresariak. Ondoren bide erdia eginda, pare bat fabore egin, laguntasuna landu eta kitto! Gernikako piperrak biseraz beteak! Sekulako soldata! Jubilazioa bertan!”

    Aranzabal jaunari ahaztu zaio aipatzea Imaz jauna Kimika Zientzietan doktorea dela, polimeroetan espezializatu zela eta karrera bukaerako sari berezia eman ziotela, enpresen zuzendaritza trebakuntza egin zuela, Inasmet-eko ikertzailea izan zela, Nanteseko CETIM-en aritu zela, Inasmet-en bertan Konposite eta Polimero Arloko arduraduna izan zela, e.a. Eta ibilbide horretan alper-alperrikakoak izaten direla alderdiko karnetak, beste dohain batzuk frogatu behar izaten direla.

    Jakina, hortik aurrerako ibilbide politikorako karneta eta alderdi barruko politika-jokoan ere abildadea erakutsi behar dira, eta gero etorri dira harremanak ongi hautatu eta zaintzea, eta abarrekoak…

    Baina Arantzabal-ek pelikularen bigarren partea bakarrik kontatu nahi digu, horrekin ondo erretratatu duelakoan pertsonaia, eta akaso beste batzurentzat balioko du argazkiak, baina kasu honetan hori baino gehiago dela uste dut, eta hori ez kontatzea, gezurretan aritzea da. Alegia, zuk zeuk ere, Arantzabal jauna, karrera politikoa egiteko ezpal ona duzula, baina Imaz-en parera iristeko, gaizkiesaka aritzeko jaioa zarela erakusteaz gain, beste dohain batzuk frogatu beharko dituzu.

  • Oier Aranzabal

    Eskerrikasko Joseba informazioa gehitzeagatik. Nik utzitako hutsuneak betetzeagatik.
    Ados, kimika ikasitakoa da Josu Jon: “karrera bukaerako sari berezia eman ziotela, enpresen zuzendaritza trebakuntza egin zuela, Inasmet-eko ikertzailea izan zela, Nanteseko CETIM-en aritu zela, Inasmet-en bertan Konposite eta Polimero Arloko arduraduna izan zela, e.a.”

    Hori guztia merituz lortu zuela? Ez dut zalantzan jarriko.

    Baina nik neurean jarraitzen dut. Zuk uste duzu Kimika ikasi eta meritu asko egindako guztietatik Josu Jon hautatu izana kasualitatea dela? Nik gizon honek egindakoa gaitzetsi nahi nuke; herriak emandako boterea bitartekari bezala erabiltzea, Enpresa handi batean postua lortu eta aberasteko. Eredua bera. Erakutsi digu zertarako balio duen politikak(botereak)… Materia berri bat irakatsi beharko da kimika fakultatean agian, ezta?

    Demagogia gehiago.

  • Ba nik jarraitzen dut pentsatzen ez dela adibide onena politikaren eskailera profesionalki gora egin eta boterean eta ekonomian blindatzeko erabiltzen dutenen bidegabekeriak salatzeko. Galdetzen badidazu ea Ardanza profesional egokia iruditzen zaidan Euskaltel zuzentzeko ezetz erantzungo dizut, nabarmena dela bere postu politikoa neurritik gora baliatu duela enpresa-erdi-instituzional baten eserlekua eskuratzeko. Alegia, ibilbide politikoaren aurretik ez zuela gaitasun profesional berezirik erakutsi, eta gutxiago telekomunikazioen alorrean. Petronor-eko zuzendariak ze perfil izan beharko luke? Lantzen duten gaiaren ezagutza (energia, erregaiak, e.a.), kudeaketa eskarmentua, harreman agenda ona. Imaz-ek betetzen du perfil hori? Ba nire ustez bai, oso ondo gainera. Faktore politikoak pisu handia izan duela. Bai, baina kasu honetan gutxienez beste eskaerak ere betetzen zituen.
    Sistema ona egiten du horrek? Ez noski. Desastre bat da. Eta orain bertan Lehendakari zer nolako inkopetentea dagoen ikustea, eta han eta hemen zer nolako diputatu, alkate eta abarrekoak dauden ikustea besterik ez dago. Eta gainera badakigu guzti horiek beren ibilbide politikoari jarraipena emango diotela ibilbide profesional arrakastatsu batekin, enpresa handien eserlekuetan patrikak ondo berotzen politika tranpolinari esker.
    Hori guztia zer den? Ba desastre bat, sistema honen desegokitasunaren erakusgarri, politiko-jendearen giza-mailaren froga…
    Eta noski, Imaz ez da horretaz libratzen. Sistema hori oso ondo baliatu duen beste botere-jale eskrupulorik gabeko bat da. Baina gauzak kontatzen direnean osorik kontatu behar dira eta ez zuk egin duzun hutsune interesatuak eginez. Eta gustatu ala ez gustatu, Imaz-ek perfil egokia du orain betetzen duen lanposturako. Politikak lagunduta iritsi da horra, baina ez politikak bakarrik.

  • Oier Aranzabal

    Perfil “ona” zer den oso erlatiboa da, batik bat, enpresa munduan. Nork du perfil on bat Euskaltel enpresa gidatzeko, nork Repsol enpresako energia berrien atala zuzentzeko? (polimeroetan aditu batek?) Nork du perfil ona Rtve zuzentzeko? Interesatuki agerian utzi nahi izan dut Imaz jaunak egin duen boterearen erabilpena, berriz diot. Ardanzak ere bere garaian egin zuena noski.

  • Oier. Inbidia puntu bat agertzen duzu zure idatzian. Imaz, politikagintzan sartu aurretik, doktorea, ikertzailea, bere Fakultateko onena eta entrepresa baten sustatzailea izateaz aparte, entrepresen zuzendaritzan aditua zen.
    Ahaztu zaizu ere esatea, politikagintza utzita, Harvard-eko Unibertsitateak ikertzaile modura hartu zuela. Euskal herrian egindako kontaktuen bidez? Txorakeririk ez itzazu esan. Esaidazu nork lortuko zuen euskal politikagintzan Harvard-era ikertzaile bezala joatea.
    Politikagintza orain hiru urte utzi zuen. Zergatik eman dio ORAIN halako entrepresa haundi batek, pribatua den entrepresak noski, honelako erantzunkizuna? Laguna izateagatik? Kapitalak ez du laguna izateagatik halakorik egiten.

    Onartu ezazu Oier: oso ona delako. Eta euskal ekonomian, teknologia eta industria munduan jende gutxi dagoelako halako doainak dituena. Niretzat eredugarria da. Zurea ordez, inbidi hutsa.

  • “Oier diruzale hutsa da”, “Oierrek beti nahi izan zuen Petronorreko zuzendari izan”, edo soil soilean “Oier tontoa da” esateak zuk esandakoaren balio bera edukiko luke Alex. Zuri bai nabari zaizula iritzi-artikuluak izorratu izana. 

    Oso polita da pentsatzea Imazek bere merituengatik soilik lortu dituela postu horiek, baina argi dago boterearen bitartez egindako lagun “bikainengatik” eskalatu zituela posizioak. 

    Arzallusek Argiari eskainitako elkarrizketan zioen bezala, Imaz ez da batere eredu ona Euskal Herriko gazteentzat.

  • Oier Aranzabal

    […] hatsik bota nahi eta badaki erretretarena dela kezka zentraletako bat zeinahi langileren bizitzan. Josu Jon jaio ez den edozeinek du hemen kezka hori errietaraino […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude