Joseba Sacristan: “Kanela afrodisiakoa al da? hala bada, katxondo bizi naiz!”

Joseba Sacristan: “Kanela afrodisiakoa al da? hala bada, katxondo bizi naiz!”

Asteburuak musikaz goxatzen ditu Joseba Sacristan (Beasain,1986) Gazteako irrati esatariak; bere ahots lasai eta hurbila entzun dezakegu ‘Top Gaztea’ eta ‘Gazteago’ irratsaioetan. Baina, zerk goxatzen du Joseba?
Joseba Sacristan: “Kanela afrodisiakoa al da? hala bada, katxondo bizi naiz!”

Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
Mmm… Ba txiki-txikitan amari esango nuke. Horrek balio du?

Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Noski, zergatik ez. Ezagutu dugun pertsona gustatzen ez bazaigu, beti gaude ezetz esateko garaiz. Animatuz gero, irabazteko aukera baino ez dugu.

Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Argazkian itxura hobea zenuen…”.

Noizbait erabili al dituzu appak edota sare sozialak ligatzeko?
Ehhh… barkatu? XXI. mendean gaude, noski! Halere, modu tradizionala nahiago.

Inoiz probatu al duzu janari afrodisiakorik? Adibidez?
Ba behin ostra bat jaten saiatu nintzen eta ia-ia botaka egin nuen. Kanela afrodisiakoa al da? Hala bada, katxondo bizi naiz!

Zein da zurekin hobekien funtzionatu duen esaldia oheratzeko?
“Nirekin oheratu nahi?”. Horrela ziur ulertuko dudala, horrelakoetan pixkat motza naiz eta!

Aurreko beroketak; bai ala zuzenean ekintzetara?
Beroketak of course, eta ondoren luzaketak!

Zein da zure fantasiarik zoroena?
Ba une honetan ez daukat fantasiarik buruan. Momentuan burutzen zaidana egiten saiatzen naiz, ideiak pilatzea ez da komeni eta!

Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Parrokia bat toki publikoa da?

Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Bada parrokia bat…

IRAKURRI GEHIAGO: GAZTEZULO.EUS
Joseba Sacristan
Gaztea, irratia, joseba sacristan, sexua, umorea

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude