Joseba Fernandez ez den Joseba Fernandez

La Vanguardiak oraindik, ez dagokion argazkia jarri dio ustez atzo atxilotuari. EFEk banatu zuen bera da, baina argazki hori ordea, Izquierda Anticapitalistaren zerrendetan joan zen Joseba Fernandez bati dagokio. El Mundo egunkariak askatu du katua. Dirudienez, EB-IUko militantea izan zen garaikoa da argazkia, eta Elkarrik antolatutako mahai-inguru batean atera zioten.

Publicok, adibidez, Joseba Fernandezen beste argazki bat eskegi du.

Zuetariko askok jakingo duzuenez, Joseba Fernandez izeneko arraunlari ezagun bat ere badago.

Hau saltsa! Baina zeinen profesionaltasun gutxi agentzien aldetik, ezta?

Nor da Joseba Fernandez?

Irudia | Nor da Joseba Fernandez? | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Joseba Fernandez ez den Joseba Fernandez”-ri buruz