Josean Fernandez: borroka armatua tresna izan da, ez helburua

Josean Fernandez ETAko kide izandakoaren adierazpen interesgarriak bildu ditu Borja Ventura kazetariak, Guztiak izeneko liburuan. Euskal gizarteko dozena bat pertsonaren arteko beste bat da Fernandez liburu horretan, baina hilketa batean parte hartu zuelako hogeita bi urte kartzelan igaro izanak, indar berezia ematen die bere hitzei.

1982ko ekainaren bostean, Josean Fernandezek eta beste hiru lagunek, Rafael Vega izeneko komertziantze bat hil zuten tiroz, salataria omen zela eta. Seme nerabea izan zen gorpua ikusten lehena, tiroak entzun ostean. Hildakoaren emazteak, bere buruaz beste egin zuen handik hilabete batzuetara. Tragedia greko baten osagai guztiak izan zituen gertaerak.

Josean Fernandez: borroka armatua tresna izan da, ez helburuaGaur egunean, Fernandezek hamarkada bat daroa kalean, presoekiko lotura gorde izan du Espainiako Justiziak debekatutako Herrira plataformaren bitartez, eta etarra baino, bera etakide ohia dela dio, kotziliazioaz dihardu eta arma bakartzat hitza duela dio.

Ene irudikotz, interesgarria gertatzen da oso Fernandezen elkarrizketa, batez ere kontrapuntua ezartzen diolako Jordi Evolék Iñaki Rekarte, beste etakide ohi bati, eginikoari.

Gauza asko esan daitezke Rekalderi buruzko elkarrizketa hartaz, baina, funtsen, borroka armatura bultzatzen zuen testuinguru ahula egin zitzaidan niri nabarmen, esandako guztien artean. Horregatik diot Fernandezen hau interesgarria dela kontrapuntu bezala, izan ere, testuinguru argi bat ezartzen du honek borroka armatuarentzat, hark ez bezala:

  • Ni bizi nintzen giro guztietan zegoen errepresio kultural, politiko eta soziala. Gogoeta orokorra izan zen. Ekintza kultural, sozial eta kirolezkoetan parte hartu ondoren, neure gurariak asebetetzeko, ulertu nuen ETAn eskuartu behar nuela. Askapen nazioanalari laguntzeko modua horixe zela, alegia.

Bera disidentea ote denetz galdetzen zaionean ere, erantzun argia du:

  • Disidentetzat duzu zeure burua?
  •  Ez, inondik inora. Nire ideal politiko, ideologiko eta sozialak ordukoak berak dira.
  • Zer da disidente izatea?
  • Garai batean defendatzen zituen printzipioak ade batera uzten dituena, egun batetik bestera.
  • Zuk auzitan jartzen duzuna ez da, beraz, ETAren amaiera, baizik eta bitartekoena.
  • Bai, halaxe da.
  • Baina ez ote da disidentzia bitartekoak zalantzan jartzea.
  • Ez, izan ere borroka armatua ez baita inoiz helburu izan, baizik eta herrien tresna bat. Eta tresna bat behar denean erabili egiten da eta behar ez denean garai berrietara egokitzen da.
  • Egin zenuena ez zen gaizki egon, beraz
  • Orain ezetz iruditzen zait.
  • Zergatik?
  • Funtsean, iruditzen zitzaidalako estatu espainiarraren aldetik neurri errepresibo eta zapalkuntzakoak zeudela Euskal Herriaren aurka, eta nik agresio hari erantzuteko beharra sentitu nuen.
  • Biolentzia 80 hamarkadan ondo zegoen eta 2015ean txarto? Zergatik?
  • Egoerak aldatu egiten dira. Ni sartu nintzenean (ETAn), garai hartan esaten zen bezala, ekimen iraultzaileak zeuden: El Salvadorren, Nikaraguan, Aljerian, hemen Europan ere Baader-Meinhof zegoen, Action Direct Frantzian, IRA, kortsikarrak… Mugimendu iraultzaileak zeuden leku askotan, mugimendua zegoen. Behin horiek desagertutakoan, ez du zentzu handiegirik zeuk jarraitzeak…

Elkarrizketa aurrera joan ahala, ezker abertzaleak estrategia bakarra erabaki duela dio, baina kazetariak galdetzen dionean ETA berri bat sortzeko beldurrik ez ote duen, erantzuten du estatu espainiar eta frantziarra ez direla probesten ari unea eta hori luzaroan horrela bada…

  • Zerbait sor daitekeen beldur izan naiteke, baina ez da ETA izango. ETA desagertua da.

Azken bizpahiru urteetan, biktimekin harremanak eduki ditu Fernandezek eta aitortzen du, bere ekintzaren biktima zuzenekin harremanik ukan ez badu ere, oso ona izan dela berarentzat ETAren beste biktima batzuekin hitz egitea. zauriak itxi behar direla dio, baina…

  • Hori ez dagokio gure belaunaldiari. Zauri gehiegi, min handiegia eta odol ugariegi dago horretarako. Ez dakit oso luzea izango den prozesua, baina ez da egun batetik besterakoa izango. ETAren ekintzen ondorioak jaso dituzten seme-alabak hor daude, estatuaren ondorioak jaso dituztenak bezalaxe. Hori ez da gauetik goizera sendatzen. Oso zaila da enpatizatzea, ez baitugu horretarako beste ahaleginik egiten. Garrantzitsua litzateke interesaturik dauden guztiek bazter guztietan dauden egiak entzungo balituzte. Egin dezagula elkarbizitza baketsu baten alde, baina iragana ahantzi gabe, hori ezin baita ahantzi: zauriek eta minek hor diraute. Baina gauza izan behar dugun denon artean etorkizun berri bat marrazteko, gorrotorik gabe elkarren begietara begiratzeko eta opari hau utzi gure bilobentzat, bizi dezaten bizitza berri bat, non ekimen demokartikoen bidez, eurenak direla uste duten helburuak lor ahal izan ditzaten

Elkarrizketa osoa daukazu El Diario-n (gaztelaniaz)

Fernandez biktimekiko bere esperientziaz dioena, ETB2en

 

Josean Fernandez: borroka armatua tresna izan da, ez helburua

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.