Jose Luis Zumeta hil da

Jose Luis Zumeta hil da –

81 urterekin hil da Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra. Sekulakoa da Euskal Herriari utzi dion ondare artistikoa. Gaur taldearen sortzaile izan zen, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias eta Sistiagarekin batera. Eta hamaika mugimendu kulturaletan parte hartu izan du. Berak sortuak ziren, esaterako, gertuko laguna zuen Mikel Laboaren diskoen azalak. #Begirunea.

Jose Luis Zumeta hil da

2003an Joserra Senperenak, Rafa Egigurenek eta Jose Luis Zumetak mandarin dotore disko-liburua kaleratu zuten. Bideo honek 2004ko urriaren 14an Koldo Mitxelena aretoan Senperenaren eta Egigurenen zuzeneko emanaldia jasotzen du. #Begirunea
Jose Luis Zumeta

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.