Iribar: “Atotxan ikurrina ateratzea, ahaztezina”

Iribar
Iribar: "Atotxan ikurrina ateratzea, ahaztezina"Info7 irratiak aurten 10 urte betetzen dituela-eta, #Ezpalak elkarrizketa sorta berezia jarri du martxan; “kazetari lanetan jarriko ditugu irratian kolaboratzen edo lanean ibilitako hainbat lagun, elkarrizketatuak aldiz Euskal Herriko pertsonaia anitzak izango dira, esparru eta jatorri ezberdinekoak”.
 .
Dagoeneko hiru elkarrizketako sortatxoa egin du Ezpalak saioak, eta ez dira makalak berbetan jarri dituen hiru lagunak. Lehenengo elkarrizketa Martin Garitanok egin zion Ezker Abertzaleko Arantza Arruti militante historikoari, eta bigarrena, gazteleraz, Fermin Munarrizek Aranzadiko zuzendari ere baden Paco Etxeberria forenseari.
 .

Hirugarrena, eta momentuz azkena, Beñat Zarrabeitiak egin dio Athleticeko ikur nagusienetakoa den Jose Angel iribar atezain ohiari. Hemen duzue lagin bat:

‹ELKARRIZKETA OSOA ENTZUN›

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.