Jon Maiaren segidillak: “Eutsi gogor Altsasu!”

Jon Maiaren segidillak: “Eutsi gogor Altsasu!” –

Joan den larunbatean Iruñean, Altsasukoen aldeko manifestazio bukaeran Jon Maiak kantatu zituen segidillak jaso ditugu Altsasu Gurasoak twitter kontutik, eta kantatu zitueneko bideoa Naiz hedabidearen bitartez.

Jon Maiaren segidillak: "Eutsi gogor Altsasu!"

Altsasukoak askatu Nola ez berriz eskatu Ez ote gara nazkatu Nahiz guztirako prestatu Estatua, ze estatu?  Ez al da izugarria Gaur hemengo aldarria Jarri dugun oinarria Hauxe da udaberria Hauxe da gure herria Historiarako orria Betirako ezarria  Etorkizunerantza Suaren gainean dantza Uxatzean zalantza Bihotzeko arantza Aldatuaz norantza  Goazen pausorik pausu Zaurietara musu Babes dena daukazu Segi aurrera jo ta su Eutsi gogor Altsasu!
Jon Maiaren segidillak: “Eutsi gogor Altsasu!”
altsasu, Jon Maia, segidillak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude