Jon Juaristi: “Euskara akitaniera eta latinaren arteko nahasketa da”

Jon Juaristi: "Euskara akitaniera eta latinaren arteko nahasketa da"

Urteak daramatza Jon Juaristik euskal nazionalismoa historiaren ikuspegitik deseraikitzeko ahaleginean. Bere hipotesiei publizitatea egiteko asmorik gabe, baina bere argudioak ezagutzeak interesik baduelakoan, hona duela sei bat hilabete egin zioten elkarrizketa:

Eta galdera bat: halako planteamenduei eman diezaiekegun erantzun onena ez ote da historia ukatu gabe, beste oinarri batzuen bueltan (hizkuntza, kultura, erabakitzeko eskubidea) gorpuzten den abertzaletasuna?

Jon Juaristi: “Euskara akitaniera eta latinaren arteko nahasketa da”

9 pentsamendu “Jon Juaristi: “Euskara akitaniera eta latinaren arteko nahasketa da””-ri buruz

  • Peru Dulantz 2014-06-20 11:08

    Argi dago euskarak lotura zuzena duela akitanian erromatarrak iritzi arte hitz egiten zen hizkuntzarekin (bide batez, noiz konturatuko dira egungo akitaniarrak “nos ancetres les gallois” erakusten dietenean gezurra esaten dietela), eta latinaren eragin handia ere baduela. Hipotesi hori ez da, seguraski, oso urruti egongo errealitatetik.

  • Hartu edozein hizkuntza mendeak dituna ta beste hizkuntz alboan izan dituna ta berdina aterako da, hori zer esan nahi du? Ezerrez.
    Euskalra akitanieratik dator, gero hizkuntz batukin nahastea izan du hitzak hartuz ta moldatuz, edozein hizkuntzen antzera.
    Ez dakit horrekin zer esan nahi dun Juaristik baina bere hitzaldi baten eongo banintz, berataz barrez lehertzen eongo nintzan.

    Hori bada beste aldearen maila intelektuala, parre eiteko da.

    • Amonamantangorri 2014-06-20 15:49

      Etzakeat nik zeatikan eskribitzen zuten batzuk tabernan exeita hitzeitten zutenen bezala. HOYGAN hizkeran euskal bertsioa dela esango nuke. Hola itxura jatorraoa zutelakon, ala?

      • Besteak ez dakit, nik ateatzen zaidalako batzutan, nahi dudalako bestetan…. Zertarako? Besteak ez dakit baina niri beste euskalkiak hobeto ulertzeko balio izan dit.

        Zeatik tabernan? Orain euskalkiak tabernako hizkera dira? Faltan botatzen dut jende gehio bere euskalkian eitea, batua ere erabiliz noski (nahi ba dute noski).

  • Bere hitzak ez dira bere maila intelektualaren isla, bere autogorrotoaren eta espainolekiko duen morrointzaren fruitu baizik.

    Pena da, baina hitz egiten duen guztietan bere burua desakreditatzen du.

  • Jorge Etxague 2014-06-20 14:46

    Juaristiren liburu hori orain hilabete batzuk irakurri nuen, morboz irakurri ere, baina zeharo zapuztuta utzi ninduen. Egia esan, Juaristirengandik gauza “kañeroagoa” espero nuen. Argitaletxearen enkargua dela esango nuke, eta bistan dago entusiasmo handirik gabe idatzi zuela, gogogabeturik edo, espedientea betetze aldera. Juaristirekin ados egon gaitezke, edo ez, eta ni normalean ez nago ados, baina ez nuen uste gizona halako liburu eskasa perpetratzeko gauza zenik. “El bucle melancólico” dibertigarria zen, behintzat. Izan ere, liburu hark zalaparta handia piztu zuen bere garaian; hau, ordea, ia oharkabean pasa da.

    Orokorrean, ezina eta nahiaren arteko lurralde lausoetan mugitzen da: “nacionalistas vascos” izeneko izaki erdi mitologokioei eta haien “mitoei” egurra eman beharra, batetik (hala guztiz ere, eginkizun horretan ez du gogo handirik agertu, bera ere “abertzaleen flageloa” izaten nekaturik balego bezala), eta bestetik erridikuluan erortzeko beldurra, batez ere lurraldetasun-kontuetan. Kontraesan horren erakusgarri, liburuaren hasieran paratu zuen mapa, non Euskal Herri osoa ageri den, “Vasconia” izenburupean (bai bai, Zazpi Lurraldeak, kolore berean bilduak!)… Trebiñu izan ezik, hura kolore argiagoz nabarmenduta dagoelako. Ez da oso zaila liburuaren irakurle “naturala” (alegia, euskal / katalan nazionalista etnizista baztertzaileak deabrutuz demokratikoago eta kosmopolitago sentitzen den nazionalista espainiar jingoista) asaldatuta irudikatzea: liburua zabaldu eta horratx, “el mapa de la ETA” lehen orrialdean, gainera noren eta Jon Juaristiren eskutik.

    Liburuaren zati handienean euskal lurraldeen historia kontatzen du, aski modu tradizionalean eta ezertxo ere aportatu gabe, Dummientzako liburu batean bezalaxe: erromatarrak eta erromanizazioa, bagaudak, bisigodoak, Banu Qasitarrak, Nafarroako Erresuma, Euskal Herri forala, Karlistadak, etab, etab. etab. Informazioa, noski, bigarren eskukoa, Juaristi ez baita historialaria, ezta geologoa ere. Kontakizun aspergarria arintzeko edo, noizbehinka umore zitriztin batzuk utzi ditu han-hemen, jeneralean abertzalak zirikatzeko asmoz, hala nola “xenofobia” egozten dienean XII-XIII. mendeetako nafarrei, burgoetako frankoei harrera beroa egin ez zietelako, edo nafarrek gogo onez onartu zutela “intervención militar española” delakoa 1512an, horrenbeste gerra zibilekin aspertuta zeudelako. Guztiarekin ere, ez dut uste liburu honek grazia handirik ahal egin dienik nazionalista espainiarrei ere, zeren eta bilbotarrak Nafarroa nahiz Iparraldeko hiru lurrealdeak Vasconia edo “País Vasco”tzat jotzen baititu modu inplizitu eta esplizituan, eta hori Madrilen, bereziki Juaristi mugitzen den giroetan, Izpiritu Santuaren aurkako bekatua da, barkazina omen den hura.

    Dena den, atal kaskarrena hasierakoa da, hizkuntzari buruz. “Euskal Herria” izendapenaz, adibidez, zera diosku: “la expresión aparece por vez primera en la literatura eusquérica del siglo XVII, y en plural: euskal herriak” (18-19 or.). Eta beherexeago: “Solo se empezó a aplicar la denominación Euskal Herria (…) al conjunto de la región vasca en el siglo XIX”. Astakeria horiek ez dute iruzkinik egiterik merezi.

    Latinaren eta akitanieraren nahasketarenak, bai, ordea. Hasteko, eta hala balitz ere, zer? Baina “nahasketa” hitza ez da oso zehatza, Berdin esan genezake ingelesa saxoniera eta frankonormanderaren nahasketa bat dela… Baina hizkuntzak ez dira “nahasten”, 200 gramo akitaniera eta 150 zentilitro latin, euskara pantxineta bat balitz bezala. Liburuan hala azaltzen du kontua:

    “Ez más que probable que procediera [euskara, alegia] de una lengua mixta, una especie “pidgin” o papiamento creado a partir de la fusión de un dialecto aquitano del Pirineo con el latín (o con un protorromance), que habría funcionado como una lengua franca de grupos en diverso grado de romanización cultural antes de convertirse en una koiné regional” (37. or.).

    Zaila da horrenbesteko ezjakintasun linguistikoa biltzea hain paragrafo txikian.

    Bestalde, Juaristik hizkuntzalaritzan erabili izan diren zenbait termino nahasten ditu, eta gainera termino horiek ez dute gauza bera esan nahi: “pidgin” bat eta “koiné” bat ez dira gauza bera, ezta gutxiago ere, nahiz eta Juaristik sinonimo gisa erabili.

    Teoria hori “Esperando a los bárbaros” atalean garatzen du zabalago (atalen izenburuek badute umorezko kutsu bat). Gutxi asko, latina eta akitanieraren arteko “nahasketa” Pirinio Zentraleko lurretan sortu omen zen, eta handik mendebalderantz hedatu omen zen:

    “Dada la continuidad y frecuencia de relaciones entre los distintos pueblos del “saltus”, se impone suponer que necesitarían recurrir a una lengua franca. Esta no podía ser el latín, a causa de su romanización deficitaria [alta, “Vasconia se romanizó totalmente” diosku beste batean, 100. or.], pero sí una lengua mixta (…) De este modo, el resultado de la latinización parcial de una pequeña lengua semiextinta, adoptado como lengua franca por los vascones del extremo oriental del “saltus” (comarca de Jaca y Pirineo oscense) fue corriéndose e implantándose hacia el oeste, hasta convertirse en la koiné del “saltus” oriental (vascón) y del occidental (várdulo y caristio)” (113-115. or.).

    Zer esanik ez, Juaristik bat egiten du Hego Euskal Herria ete bereziki EAEko lurraldeak Akitania aldetik “euskaldundu” zirelako teoriarekin. Auzi horretan sartu gabe, berak defendatzen duena, halako terminoetan, behintzat, absurdua da: Ockham-en Labanaren aurkako atentatua da.

  • Amonamantangorri 2014-06-20 18:02

    Xahori buruz defendatzen duen hipotesia jasota dago Wikipedia espainolaren testuan, hain justu, Juaristi bera aipatuz. Xahok, agente doblea izanik, bere diskurtso suhar iraultzaile eta protoabertzalea azpikeria-lan bategatik eratu omen zuen. Ez dakit zenbat gehiagok aldezten duten hori.

    Kontua da, La Estirpe de Aitor-en jasota dagoen ikerketak estandar akademikoak erabat betetzen dituela. Maiz aipatzen da oraindik eskoletan. Euskal nazionalista bat ez litzateke asaldatu behar hor esaten denagatik, ezta elkarrizketan esaten denagatik ere, zuzen ala oker egon.

  • Jorge Etxague, mila esker zure ekarpenagatik. Zure iruzkinarekin gozatu dut eta ia-ia liburua irakurtzeko eta baldarkeria horiekin gehiago gozatzeko gogoa piztu didazu 😉

    Juaristigatik askotan entzun dut buru argikoa dela oso, baina badirudi beti disimulu antzean dabilela, ez baitiot entzun inolako jenialidaderik sekulan.

    Eta ados Amonamantangorrirekin, bost ajola zer esaten duen, zer den egia eta zer ez. Nik neure euskaltasuna eta independentziazaletasuna ez dut inongo historia edo istoriotan oinarritzen.

  • Bai, eta bera Chivas botila eta pikoleto baten arteko nahasketa. Gizon honen aurpegia itzela da. Beti gauza bera egiten du. Haizeak nora? Juaristi jauna hara! Bai literaturan, politikan zein ikerkuntzan.