Jon Anza kasuko galderak

Espainiako eta Frantziako iturrietatik, zehaztasun gutxi eman dira, baina bertsio horretan galdera asko daude.

-Zer gertatu zen Jon Anza Toulousera ailegatu eta aurkitu zutela dioten parkean agertu zen arteko 10 egunetan?

-Nortasun agiririk gabe joan al zen Anza?

-Zer gertatu zen ETAk bere salaketan zioen diru kopuruarekin? Iturri batzuek 300.000 euro zeramatzala aipatu dute.

-Posible al da Frantziako ospitale batean 10 egunez identifikatu gabe ematea?

-Maite Ubiriari Euskadi Irratian goizean entzun diogunez, Frantzia osoan desagertuta eta bilatze agindupean dauden pertsonak 50 baino gutxiago direnean, egon al daiteke Tolosako gorputegian 10 hilabetez pertsona bat identifikatu gabe?

-Familiako eta lagunek, desagerpenetik aste batzuetara, Toulousen bilaketa hasi zutenean hil zen Anza, bertsioaren arabera ospitalean. Hain zaila al zen bilaketa gurutzatzea?

-Garak jasotako filtrazioak batetik eta Liberation egunkariak egindako ikerketak bestetik, Espainiako polizia iturrien parte hartzea aipatzen zituen. Frantziako fiskaltzak hasitako ikerketan ere, telefono zenbaki batzuen jarraipena egiteko eskatzen zen. Zer gertatzen da ikerketaren hari horrekin?

Zehaztasunak heldu bitartean, galdera asko utzi ditu Anzaren desagerpen misteriotsuak.

Jon Anza kasuaren galderak

Irudia | Jon Anza kasuaren galderak | Ezezaguna | LGPL
desagerpena, galderak, Jon Anza, kasua
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Jon Anza kasuko galderak”-ri buruz

  • bidaltzaile 2010-03-12 16:34

    Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldutako galderak:

    * Non egon da Jon desagertua egon den hamaika egunetan?

    * Nork deitu zuen Jon banku batean aurkitu zuela esanez?

    * Nork jaso zuen Jon eta ospitalera eraman?

    * Non dago Jonek zeraman dirua?

    * Zein mediku arduratu zen Jonen egoeraz bera ospitalean egon zen bitartean?

    * Non daude Jonen inguruan egindako parte medikuak?

    * Non dago Jonen hiltze agiria?

    * Ospitaleak Jonen heriotzaren berri eman al zien epaile eta poliziei? Eta hala egin bazuen zer egin zuten poliziek edo epaileek informazio honekin?

    * Ikertu al zuten hilda agertu zen gorpua norena izan zitekeen?

    * Poliziak bazituen aurrez Jonen ADN-ak, baita senideenak ere. Gorpuari egin al zizkioten and frogak? Zein izan ziren emaitzak?

    * Baionatik Tolousera zihoan pertsona baten desagerpena lau haizetara zabaldu da azken hilabeteetan. Data antzekoetan bidai horretako tren txartela zeraman pertsona ezezagun bat agertu da eta ospitalean hil. Nola da posible orain arte loturarik egin ez izana?

    * Jonen desagerpenaren inguruko ikerketan zehar ez zen bere berri galdetu hiriburu honetako ospitale nagusian? Galdetu bazen, zein izan zen jasotako erantzuna?

    * Zergatik familiari konfirmatu aurretik berria komunikabideetan filtratu du poliziak?

  • Nik ez dut ezer sinezten, nola da posible Jon Anza lehenago indentifikatu ez izatea? Nola da posible kalean zegoen mugimenduarekin Jon Anza hainbeste denbora desagerturik egote? Zergaitik atera da hau orain? Zer ikusirik al dute Frantziar eta Espainiar gobernuek? Zergaitik komunikabideak garrantzirik ez doite ematen? Zergaitik komunikabidei han laister filtratu da?
    Zebai arraroa dago emen ta ez dugu beraiek esaten dutena sinistuko egia beti heltzen da, beranduago baino heltzen da.

  • agur eta ohore. Igandean 17:30etan denok Donostira.
    GERRA ZIKINA ESTATUEN EZINA!

  • ZuZeu

    […] @ishikawa_: RT @_kalera RT @zuzeu: Jon Anza kasuko galderak https://zuzeu.eus/p/15875 […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude