John Berkhout taldeak paperezko kontzertu berezia joko du Albaolan

John BerkhoutJohn Berkhout oiartzuarrek 12-17 urte bitarteko gaztetxoentzako kontzertu berezia eskainiko dute hilaren 12an, ostiralez, Albaola Itsas Faktorian (Pasai San Pedro). Paperezko Kontzertuak ziklo arrakastatsutik sortu da gazteentzako ekimena eta formatu berri baten lehenengo errezitala izatea du asmo.

Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programak antolatu du ekimena, Paperezko Kontzertuen antolatzaileen eta Albaolaren laguntzarekin. Garoa liburu-dendetan egin ohi diren Paperezko Kontzertuetako formatu bera izango du emanaldiak, baina oraingoan gazteak izango dira protagonista, eta, beraz, haiek izango dira musikariei nahi adina galdera egingo dizkietenak. Azken batean, ohiko kontzertu formatutik ihes egiten duen ekimena baita, musikariok eta gazteak maila berean jarriko dituena. Aurrez aurre.

Paperezko Kontzertuak ekimena, lehenengo aldiz
liburu-dendatik kanpora eraman asmo du ekimenak


Ekimena ohiko legez Debolex ekoiztetxeak filmatu eta sarean ikusi ahal izango da, nola Paperezkoak.com webgunean, hala ohi bezala ZuZeun bertan ere.

Antolatzaileek adierazi dute “esperientzia ahaztezina” izango dela, eta, musika ez ezik, gainerako elementu guztiak “mimoz” hautatu dituztela. Ondorengo plana proposatzen dute:

– 19:30ean topaketa Hospitalilloko moilan, Herreran.

– 19:45ean Albaolarantz abiatuko gara, txalupaz.

– 20.15ean John Berkhouten kontzertu txikia txalupetan, itsasoz inguratuta.

– 20.30ean Albaolan lehorreratu eta John Berkhouten kontzertu akustikoa.

Sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke, donostia@egaroa.com-era idatzita edo 943 26 56 69 zenbakira deituta. Kutxabank-eko Gaztedi Planean izena emandako gaztetxoek 8,5 eurotan gozatu ahal izango dute esperientziaz.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude