Jesus Egigurenen bihotz taupadak

MjY2MA==

Alderdi Popularreko bozeramaleek argi esan diote Patxi Lopez lehendakariari ez dituztela “mezu bikoitzak” onartuko, eta haien babesa “soilik ETArekin amaitzeko” eman zietela. Ez da, izan ere, Saramago zenduaren maila eduki behar, PSEk aspaldidanik darabilen diskurtso bikoitzaz konturatzeko. 

Alde batetik Ares eta konpainia daude, linea ofiziala jarraituz, PPri ipurtzuloan muxuak ematen eta haien espainiartasuna lau haizeetara zabaltzen. Beti ere euskararen eta euskaldunon eskubideak zanpatuz.

Bestetik Jesus Egiguren eta linea “alternatiboa” (deituko diogu) dugu, PSEren izaera baskoari eutsi nahian eta Euskal Herriko gehiengoaren begietara polit jantzi nahian. Baina goazen dokumentu politikoaz hitz egin eta galdera batzuk planteatzera. Zergatik atera du Egigurenek (PSEko presidenteak) dokumentu hori plazara? Zer sinistu behar dugu, ekintza inprobisatu bat izan dela? Akaso bere bihotz taupadek, sentimenduak, bideratuta atera duela? Tira abertzale, beti deslaituek, sinetsiko diote eta laudorioz beteko dute, nik ez dut piperrik sinesten. 

Zer den hori niretzat? (mesfidatia ni) PSEk zabalik utzi nahi duen larrialdietarako irteera. Ez ziren atzo jaio ez, eta badakite Egiguren bezalako basko bat, diskurtso basko  batekin, baskoei keinuak egiten dizkiona, behar dutela. Batez ere, hauteskundeei begira. Mesfidatia ni.

Irudia | Jesus Egiguren and Co. | MJ | Creative Commons By SA
jesus egiguren, marketina, marketing, marketinga, politika, PP, PSE

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude