Jentilen etorrera > Azaroaren 7an Ataunen

“Beiñ baten, mundun beste asko bezela, jentillek bizi ementzien Ataunen. Lurrean hautsa besterik ez zen garai hartan eta leizerik ere ez zenean hor bizi ziren. Beraiek aginduta hasi zen hegan arranoa eta berak esanda daki goizak, noiz argitu”.

Jentilak eta kristauak aurrez-aurre: BASAJAUN, TORTO, MARIMUNDUKO, APAIZA, ALKATEA, SAMARTIN TXIKI, SORGINAK,… Garai bateko istorio harrigarriak, kontu zaharrak, pertsonaia mitologikoak, ipuin miresgarriak, mitoak, leiendak,…

jentilen etorrera - TortoJentilak zoriontsu bizi dira Jentilbaratzan. Torto buruzagia, pozik dago: urrezko eraztuna aurkitu du eta bere alaba Eztiñeri eman dio, ezkontza presta dezan.

Kristauen buru den Apaiza berriz, urre-gose da. Putterriko koban dagoen urrea lortu nahi du baina han ez dagoela urrerik esan dio Samartin Txikik. Honek esan dio ordea, Tortoren alabari urrezko eraztuna ikusi diola.

Loa galdu du apaizak: urrezko eraztuna du amets. Baina nola lortuko du ?
Bat batean, Tortoren poza tristetu egingo da: Eztiñe alabak kristau batekin ezkondu nahi du. Tortok ezin du onartu eta apustu egingo dio kristauari.

Bitartean, jentilen eta kristauen artean, egunez zahar eta gauez gazte, gau-giroan dabiltza Marimunduko eta sorginak. Baina nork jantziko du urrezko eraztuna ?

Direnik ez da sinistu behar, baina ez direla ez da esan behar.

Ataungo herri honetan, urtero, Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritutako JENTILEN ETORRERA ospakizun berezia egiten da.

Jentilen etorreraHerriaren sinismen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian:MITOAK. Mitolojia oso barruan bait dauka jendeak Ataunen. Inguruaren interpretazioa: erabat sinistuta batzuetan eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan zen antolatzaileontzat, honelako ekimen bati heltzeko sustrai edo arrrazoi nagusia.

Jentilen etorreraTxikitatik entzun, sinistarazi eta amestutako kontu zaharrak. Gure aitona-amonak eta gurasoek azaltzen ziguten istorio eta ipuin harrigarriak gaur egun kasi apenas ezagutzen dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta guk eutsi egin nahi diogu edo ta gutxienez behintzat ezagutarazi gure ondorengoei.

Horrela, herriko seme kuttun eta euskal etnólogo ospetsuena izan zen JOXEMIEL BARANDIARANek batez ere bildu eta jaso zizkigun hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitolojiko, urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen gara.

Helduak, gustora egoten dira aspaldiko garaira itzultzen direlako eta haurrak liluraturik mundu berri bat sortzen zaielako.

Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN, TORTO, AZTI, BASAJAUN, SAMARTIN TXIKI, KIXMI eta beste pertsonaia mitolojiko. Hauek denak biltzen ditu Jentilen Etorrerak. Oso presente egon bait dira beti sinismen eta kontu zahar hoiek Ataunen. Gaur oraindik JENTIL edo ta JENTIL ONDORENGO deitzen zaie, Ataungo zenbait auzokideei.

Azaroaren 7an Ataunen JENTILEN ETORRERA

Aurtengo ekitaldiaren berezitasunak:

Jentilen etorrera > Azaroaren 7an Ataunen Azaroak 7an, larunbatean, egingo da Jentilen Etorrera. 

– Ongi etorria 18:15tan San Martingo plazan egin eta gero, ondoren aurten Bi emanaldi egingo dira: 19:00etan eta 21:30ean.

– Ekitaldia antolatzen duen Jentilbaratza Kultur Elkarteak, aurreko urteetan etorri den jendetza ikusirik eta kiroldegiaren aforoa dela eta, hartu du erabaki hau.

120 herritar baino gehiagok hartzen dute parte.

.

Sarrerak eskuragarri, egun berean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera kiroldegian bertan eta plazan egongo dira eta www.jentilenetorrera.com–en ere aurrez hartzeko aukera izango da.

Gonbitea eginda!

.
JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEA
Jentilen etorrera > Azaroaren 7an Ataunen

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.