Jende ezaguna, Arnaldo Otegiren aldeko kanpainan

Ramon Agirre, Hasier Etxeberria, Aitor Mendiluze, Igor Elorza, Aitor Sarriegi, Rafa Larreina, Martxelo Otamendi, Mertxe Aizpurua, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Su Ta Gar edota J. M. Arrate ere ikus litezke Arnaldo Otegiri atxikimendua erakusten dieten argazkietan, horietako askok ezker abertzaleko buruzagiak Navalcarneroko espetxean duen 8719600510 zenbakia erakusten dutelarik.

Arnaldo Otegik balizko bake prozesu batean izan dezakeen garrantzia ikusirik, plataforma herritar batek Arnaldo Otegiren askatasuna eskatzeko kanpaina abian jarria du duela hilabete batzuk: Arnaldo askatu!Politika askatu! lemapean. Orain plataforma facebooketik, twitter bidez eta bere webgunetik kanpaina komunikatiboa egiten ari da jende ezaguna erretratatuz ezker abertzaleko liderrari elkartasuna erakutsiz eta haren askatasuna eskatuz. Hurrengo pausoa nazioartera begira emango dute, ezker abertzaleko liderra lehenbailehen aska dezaten eskatzeko.

Uztailean Facebookek itxi egin zuen Arnaldo Otegiren orrialdea. Ordurako 4.600 lagun zituen. Gaur egun, Otegiri buruzko informazioa zabaldu eta bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten duen facebookeko 8719600510‎ orrialdek 3.026 jarraitzaile ditu.

MzY1MQ==

Irudia | Gerry Adams Arnaldo Otegiren preso zenbakiarekin | www.arnaldootegi.com | LGPL
Arnaldo otegi, Euskal Herria, politika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude