Jaurlaritzak dio “legedia betearazi” egin behar duela Euskal Herria esnearen aferan

Euskal Herria esneaEusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Kultura Sailak ohar baten bidez Euskal Herria esnearen hizkuntza aferan duen jarrera erakutsi nahi izan du. “Administrazio publikoen lana legedia betearaztea dela eta, Hizkuntza Politika, normalizazio prozesu adostu baten bitartez egin beharra dagoela” argitu nahi izan dute.

Behean duzue bidalitako oharra:
Esnea-ona

(INFORMAZIOAREN LEIHOAren albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Jaurlaritzak dio “legedia betearazi” egin behar duela Euskal Herria esnearen aferan”-ri buruz

  • Kolon Izando 2012-09-10 13:58

    Eusko Jaurlaritzako agintean dagoen PSEk euskaldunoi kaka eta pixa burutik behera egin digu beste behin ere, erabaki ulergaitz eta iraingarria ezarriz. Kolonizatzaileen kolkotik ateratako irizpideen araberakoa.
    Zeren zain daude politikari abertzale “txit euskaltzaleak” eraso lotsagari hori salatzeko eta aurre egiteko? UPyD edo Equoren zain daude ala?

  • Bittor Hidalgo - Donostia 2012-09-10 17:17

    Irailaren 7an zerrenda honetan bertan ondoko mezu ausarta idatzi ondoren (https://zuzeu.eus/2012/09/07/kaiku-produktuak-ez-erosteko-deia-egin-dute-euskara-hutsez-etiketatuko-esnea-salatzearren/?utm_source=feedburner&utm_medium=feed&utm_campaign=Feed%3A+zuzeu+%28zuzeu.com%29 ):

    Lurdes Auzmendi @Lurdes_Auzmendi

    Penagarria Kaikurena: interes ekonomiko soilak eduki eta konpetentziaren kontra jotzeko euskararen erabileragatik salatzea nazkagarria da.
    7 Sep 12
    Eta atzoko dataz gobernuak goiko ohar lotsagarria atera ondoren (Ez dio ba inongo lotsarik gabe: “Administrazioak bere esku dituen baliabide guztiak jarri behar ditu hiritarrekkomunikatzeko nahi duten hizkuntza aukera dezaten eta Euskal Autonomi Erkidegoan daudenbi hizkuntza ofizialak, Euskara eta gaztelera, egunerokoan askatasun osoz erabili dezaten. / Gobernu honen nahia izan da eta da, euskararen erabileraren aldeko edozein ekimenbultzatzea eta babestea, beti ere akordioaren bidetik.”), espero dut, Gobernu honetako euskaldunek eta euskara arduradunek, Hizkuntz Politikako Saiburuordeak ere, agerian eskatuko dizkiotela kontuak, gobernu ‘nazkagarriari’, eta salatuko norekin ari garen jokoan.

    Beste gabe

    Bittor

  • PSEusko Jaurlaritzak erdaldunen eskubideen zaintza muturrera eraman ohi du, oraingoan bezala, euskaldunak umiliatuz bada ere. Baina kolonek salatu duen gisan, bada politikari euskaltzalerik bazterrotan?
    Bide batez, aipa dezadan, Zentroko alderdi frankista ohiaren buru den Joxantonio Basagoitiren azken aurreko okurrentzia: “PPkook paso egiten diegu identitateei… hizkuntza bat inposatzearen aurka gaude…”
    Politikari euskaltzaleak zer? Oporretan? Estzedentzian?… Zertan?

  • Izarpezelai 2012-09-10 21:56

    Euskal Herrian, euskara hutsez etiketatzeagatik isuna, erdara hutsez etiketatzeagatik ez da deus gertatzen.

    Eskerrak E.A.Ean bi hizkuntzak koofizialak direla!

    Penagarria!! Okerrena da inork ez duela ezer salatzen, hemengo euskaltzaleak lotan daudela… Holako zerbait Kataluinan gertatuko balitz, hurrengo egunean kristoren gatazka sortuko litzateke, baina E.H. is different…