Jarri periodikoa eta ogi barra bat (Informazioa boterea da I)

Nola pentsatzen duen herri batek. Zenbat ikuspuntu ezberdinek osatzen duten herri bat. Zein zaila den zure ikuspuntutik aldentzea ikuspuntu orokorrera hurbiltzeko. Iritzi publikoak zenbateko eragina duen gure errealitatean. Zer alde dagoen gure errealitatetik, erreala denera; pertzepziotik denera.

Iritzi Publikoaren ehuntzaileak, pertzepzioen sortzaileak

Parlamentuetatik at bada beste indar harreman bat, 1978tik hona ia ezer aldatu ez dena: hedabideena. Demokratikotik ezer ez duena, enpresa komunikatiboen inbertsioen baitan hazi eta lermatzen baita. Hedabideen sisteman dena da libre finantzatu badezakezu, askatasun gehiegizkoz kateatu ditugu herritarren garunak, hiru (akaso bi) diskurtso alternatibo prefabrikatuetara. Adierazpen askatasunaren mantra faltsuaz. “Jarri periodikoa eta ogi barra bat”, eskatzen du nire parean zarauztar batek, “tori. 2,40  da” ematen dio okinak, Diario Vasco bat eta ogi bero egin berria luzatuz. “Jode Lander, eske hoiek Eskelak dituzte!”

Lander Garrok zioen txio batean 139 karakteretan. ”Baten batek Euskal Herrian aldaketa nahi badu, joan dadila azkar Vocentoren egoitzara, haiek gabe ezingo dugu ezer egin.” Informazioa boterea da.

ETB pizten duzu gauean, eta mahaiaren bueltan topatzen dituzu El Paiseko, Diario Vascokoa, El Correokoa, El Mundokoa, Noticias taldekoa, Berriakoa eta Garakoa. Hau da parlamentua: PP 3, Bildelberg kluba 1, EAJ 1, Ezker abertzalea 1, Berria 1. Eta gero itzultzen zara ordenagailuko pantailara gure errealitate soziologiko/elektoralari errepaso bat ematera. (klikatu irudian handitzeko)

Zer diskurtso, zer adierazpen askatasun dago bermatuta alderdi politikoekin ia lotura organikoa duten lobby enpresarialek gidatutako hedabideekin? Statu Quoaren defendatzaile sutsuak dira egun hedabideak, hain zuzen, behar luketenaren aurkakoak, boterearen morroiak, zer diot! Boterea bera. Pamplinas.

Galdera:

PS1: Zer nolako eragina izan du Vocentok Gipuzkoan EHBilduk izandako jaitsieran?

Jatorrizkoa Zerdionk blogean.

Ekaitza bainuontzi batean

15 pentsamendu “Jarri periodikoa eta ogi barra bat (Informazioa boterea da I)”-ri buruz

  • Eta zer nolako eragina du (nolako) ogi barrak gure errealitate soziopolitikoan?

  • Iñaki Larrañaga 2012-10-26 14:52

    Arrazoirik ez zaio falta artikuluari. Halere, Aranzabalen testuari ñabardurak gehitu nahi nizkioke, adierazitako ideia orekatze aldera. Lehenbizi: adierazpen askatasuna (oro har) bermatuta dago, iritzi publikatuaren aniztasuna da gabeziak dituena. Oso ezberdina da. Erosi Berria, ikusi Hamaika. Inork ez dizu eragozten. Zoritxarrez, mozkinak lortzeko gaitasuna da informazio masiboa zabaltzea ahalbidetzen duena, eta kate publikoaren kasuan borondate politikoa. Bestetik, Vocento taldeak duen nagusitasun mediatikoa begi bistakoa da, prentsa idatziaren hegemonia baitu. Iritzi publikatuak eragina du iritzi publikoan, bai, baina, komunikazio teoria hipodermikoa segiz, hauteskunde emaitzetan 2/3 konstituzionalista beharko luke; eta ez da horrela. Ziur aski Vocentok indar handia du Agenda Setting-a ezartzen (zertaz hitz egin), baina nahikoa gutxi “zer pentsatu” agintzen. Nola arraio “terroristen lagunek” irabazten dute Diario Vascoren erreinuan? Aldagai pertsonalak, esperientziak, lagun/familiaren iritziak, kalean ikusgarria diren ideologiak… pisu gehiago dute iritzia sortzen egunkari batek baino.

    • “adierazpen askatasuna (oro har) bermatuta dago”
      Adierazpen askatasuna , beste oinarrizko eskubideen antzera, Estatuak bermatzen du. Gure kasuan, Estatu inperialistak “bermatu” beharko luke eskubide hori. Beraz ez dago inolako bermerik eta ez dago modurik bermatzeko askatasuna lortu ezean.

  • Eskerrik asko iruzkinagatik Iñaki II. edizioan erantzungo (Nahiz eta oro har ados nagoen zure apreziazioekin)

  • Nik esango nuke, alderdi bat edo beste bozkatzerako orduan ez daukala eragin handirik, bai ordea alderdi bat EZ bozkatzerako orduan (hemen EH Bilduz ari naiz). Gipuzkoan EH Bilduk Amaiurrek baino 16000 bozka gutxiago izate horretan eragin nabarmena dauka Diario Vasco-ren lanak nire ustez

  • Herri gehienetan bezala kapitala eta boterea daukanak nagusitasuna, batzuetan erabatekoa, dauka hedabideen arloan. Eta hemen kapitalista gehienak espainolistak direnez horrelakoak dira haiek kontrolatzen dituzten hedabideak. Arma boteretsua dira baina ez guztiahalduna, ondo azaldu duzuen bezala.
    .
    Alderatzen bagara ondoko herriekin Euskal Herrian (Hegoaldean behintzat) ez gaude hain txarto, egunkari, aldizkari irrati batzuk eta telebista bat, nahi dituzuen gabezi guztiekin, baina beste lekuetan ezta hori ere. Argi dago ez daukagula nahiko eta euskal komunikazio arlo sendo bat edukitzeko asko falta zaigula.
    .
    Eta zentzu honetan gogoratu beharra daukar urte luzeotan EAJk Eusko Jaurlaritzatik egin duen sabotajea irrati eta egunkari abertzaleen aurka; nahiago izan dute irrati baimenak eta dirua eman, adibidez, Vocento-ren egunkari eta irratiei abertzaleei baino. Eta EGINen polizia sartu zuten lehenengoak haiek izan ziren: zipaioak Atutxaren aginduz.
    .
    Batzuetan galdetu diet beren burua abertzale edota ezkertiarra daukaten batzuei zergatik erosten duten eskumako espainolismoaren egunkaria eta erantzunak beti norabide berean daude; kalitate gehiago, informazio gehiago, hurbilago (herrikoa, eskualdekoa…), lan eskaintzak, marujeoak, eta abar. Eta arrazoia daukate; gehienetan zenbat eta bitarteko ekonomiko gehiago hainbat eta kalitate eta informazio gehiago. Zenbateko den komunikabide horiek egiten duten eragina politikoa neurtzea zaila da; dezente ziur.

  • Ba nik ez dut inolako gertutasunik el diario vascok ematen duen informazioarekin. Hoiek aitzakiak dira, Berriak el diario vascok daukan informazioa dauka, askoz hobeto idatzita, iritzia eman gabe (oso neutrala bait da), informazio internazionala hobeagoa da….Iritzia eman gabe artikulotan gero iritzizko iruzkinetan iritziak daude, ezkertiar eta abertzaleak, baina albistetan neutralenak dira.

    Gakoa da ez dula polemika sortzen, gauzak diren bezala kontatzen ditu.
    El Diario Vascok hainbeste jende erosteak ohitura da, bere gurasoen ohitura izan da eta etxean irakurri dutena da.
    El diario vascok ematen duen informazioa oso partziala da. Eta ez du besteak baino gehio ekartzen. Marujeoengatik? Ba izan like ere bai baina ematen duen informazioagatik erosten duna erraten duna, edo ez daki zer irakurtzen du edo ez badaki eta berdin zaio.

    Garak ere gauz asko dakartza baina honek bai ez dela Berria bezain inpartziala, ala ere informazio internazionala oso ondo emanda dago.

  • Beñat Muguruza 2012-10-29 11:08

    Oso interesgarria! Ni guztiz bat nator Diario Vascok neurri handi batean bozka baldintzatzen duen ustearekin. DVn bertan tipo batek iruzkin bat idatzi zuen, esanez hauteskundeotako irabazle nagusia DV bera zela, eta zoriondu egiten zuen lortutako emaitzengatik.

    Bestalde, Berria ezker abertzalearen barruan sartuko nuke. Ez da Gara bezalako panfleto bat, baina uste dut ezker abertzaleari jokoa egiten diola. Edo ez dugu onartu nahi…?

  • Beñat, ez, nik ez det hori onartzen, berria asko irakurtzen det eta albistetan inoiz nabaritzen idazlearen iritzia. Iritzizko artikulutan bai baina albistetan ez. Gara panfletoa? Eta zer dira besteak ba? Garak bai bere iritzia emanen dula artikulotan baina ez el Diario Vasco edo el correo bezala, gezurra diren gauzak jartzen dituztela egunero, edo Izenburuak ez datozte bat albistean gero idatzita dagoenarekin…Gainera Gararen informazio internzaionala oso ondo egina dago.

    Berria oso neutrala da, badirudi Euskaraz eginda dagoelako partziala izan behar dela eta hori ez da egia.

  • Beñat Muguruza 2012-10-29 16:02

    Aupa Sugar!

    Berria-n zein alderdiri ematen diote garrantzi gehien? Zeinek du presentzia handiena? Ze ideologia du idazten dutenen gehiengo zabalak? Hamaika telebista-k ere, adibidez, ez du gezurrik esaten, baina hor ere argi dago zein alderdi duten gustukoen.

    Gara panfletoa izateak ez du esan nahi besteak hala ez direnik. Esango nuke Diario Vasco-k ez duela alderdi baten alde argi jokatzen, Ezker Abertzalearen kontra baizik. Gara-k bai, argi eta garbi jokatzen du alderdi baten alde. Esan liteke alderdi baten egunkaria dela, zuk aipatutako nazioarteko informazioaren trataera gora-behera.

    Berria oso neutrala dela diozu, eta horrekin bat nator, baina nere ustez beste aldagai batzuek adierazten dute Ezker Abertzaletik oso gertu dagoela. Euskaraz idatzita dagoelako partziala izatearena ez dut oso ondo ulertu…

  • Lehengoan bere etxean egunero DV erosten den lagun batekin hizketan egon nintzen. Hura konbentzituta zegoen eusko jaurlaritzak ez duela murrizketarik egin osasunean eta hezkuntzan. Hori ez bada alderdi baten alde egitea…

  • Beñat Muguruza 2012-10-30 10:41

    Ordun DVk PSEren alde egiten du? Artikuluaren arabera PPren alde…

  • Hedabide maltzur batzuek (ez denek, batzuek bakarrik) herritarrak (ez gu, besteak bakarrik) manipulatzen dituztela pentsatzea, alde batetik despotismo ilustratuaren kutsu deseroso bat du, eta bestetik hedabideen ikuspegi oso partidista.

  • DVk diruaren alde egiten du, establishment-aren alde, jokoa egiten dioenaren alde. “Hablaré mejor de lo que hacéis en el ayuntamiento si me das información exclusiva”, Harrapazak Txiribiton. Realeko presidente izan zen Badiolaren aferak agerian utzi zuen: -ez duzula Realaren informazioa DVri esklusiban emateko asmorik? >>> editorial al canto: “el cuento chino de Badiola” http://www.diariovasco.com/20071223/opinion/cuento-chino-badiola-20071223.html

  • @mendiolatik 2012-10-30 12:21

    Arazoa ez da DVk egin duena, Bilduk egin duena eta egin ez duena baizik. Ez dezagun denbora gehiegi eman gure esku ez dagoenaz hitz egiten. Irudika dezakegu futbol entrenatzaile bat aurkariaren ahalmenaz eta irabazteko grinaz kexuka? Erredikulua ezta? Ba hori.