Jalgi Baxora (bideoklipa)

Jalgi Baxora (bideoklipa)

“Jalgi”, Bernat Etxepare lizeoaren alde

Maiatzaren 8an izango da aurtengo Herri Urrats, ohi bezala Senpereko aintziran.

Aurten, Seaskaren aldeko jaiak 2017an Baionan ateak irekiko lituzkeen Bernat Etxepare lizeo berriaren alde egingo du. Iaz Kaskarotenea ikastola berriari lagundu eta gero, aurten hiru ikastola berri ireki dituzte, Azkaraten, Basusarrin eta Biriatun; eta hurrengo erronka handitzat jotzen dute Baionako lizeo berriaren egitasmoa.

Jalgi Baxora (bideoklipa)33. Herri Urratsek “Jalgi baxora” du leloa. Esne Beltzak taldeak egin du kantua eta bideoklipa, Bernat Etxepare lizeoko ikasle ohi Joana Asurmendirekin batera. Goian duzuen bideoan, lizeoko ateak irekitzen dizkigute Baionako kaleak hartu baino lehen, “jalgi festarat, jalgi euskaraz” kantari. Eta gehiago nahi izatekotan, meikinofa ere eman dute ezagutzera.

Jalgi Baxora (bideoklipa)

bideoklipa, esne beltza, Herri Urrats, Jalgi Baxora, Seaska

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude