Izena(k) ongi definituta, nahas-mahas gutxiago testuliburuetan

Izena(k) ongi definituta, nahas-mahas gutxiago testuliburuetan –

Orain hurrengoan, azaroaren 14an, Iñaki Petxarromanek sinatutako “Euskadi eta Euskal Herria nahas-mahas” erreportaia argitaratu zuen Berria egunkariak. DBHko Gizarte Zientzien eskola liburuek euskaldunon esparru geografikoa zelan tratatzen zuten aztertzen zuena. Horren harira ariketa sinple bat proposatzera ausartuko naiz, ikusteko zer gertatuko litzatekeen gure eremu geografikoaren izenak iradokitzen dudan eran erabiliko bagenitu.

Izena(k) ongi definituta, nahas-mahas gutxiago testuliburuetan
Arg: BERRIA

Jarraitu aurretik, nire proposamena zein den azaldu gura dizuet, esparru administratibo bakoitzari dagokion izena:

  • Eremu osoari: Baskonia edo Euskalherria, edo Baskonia/Euskalherria;
  • Eremu administratibo bakoitzari:
    • EAE-ri Baskonia Mendebala edo Baskonia Mendebala/Euskadi
    • NFE-ri Nabarra Garaia
    • EHE-ri Baskonia Iparra

Ariketa honetan, Euskalherria izenari Baskonia gehituko diot konkordantzia izan dezan Baskonia Mendebala eta Baskonia Iparra izenekin. Petxarromanen artikuluko lehen hiru paragrafoak ekarriko ditut hona nahikoa direlakoan.

1. paragrafoa

“Aitxuri da gailur altuena (1.551) Euskadin Baskonia Mendebala/Euskadin». Halaxe dio DBH1eko Geografia eta Historiako Santillana-Zubiaren testuliburuak, Espainiaren eta Euskadiren Baskonia Mendebala/Euskadiren azterketa fisikoa ataleko pasarte batean (156. orrialdea). D ereduko ikasleek erabiltzen dute liburu hori, eta, adibidez, euskal Pirinioetako gailurrak ez dira erreferentzia propio bat harentzat. Beraz, liburu horretan Hiru Erregeen Mahaia ez da Baskonia/Euskalherriko gailurrik garaiena. Zehazki, mendikate nagusiak Aralar, Aizkorri, Gorbeia eta Gorobel dira harentzat. Euskal Baskonia Mendebaleko mendiak aipatzen ditu, honela: «Santanderko mendiak dituzte mendebaldean eta Pirinioak ekialdean; hain zuzen ere, horien arteko trantsizioa egiten dute. Higadurak eragin nabaria izan du inguru honetan. Ez dira altitude handiko mendiak: Aitxuri da gailurrik garaiena»”.

Zer ikusten da paragrafo horretan? Baskonia Mendebala/Euskadiko mendirik garaiena Aitxuri dela dioenean, argitaletxeetako editoreek zuzen jokatuko lukete, mendebaleko mendiak horiek direlako. Horrela, ikasleek jakingo lukete, Baskonia Mendebala aipatuta, Baskonia oso bat badela eta parte direla. Jakingo lukete ere eremu bakoitza zehatz definitzen eta Euskadi kontzeptuak sortzen duen ambibalentzia amaitu egingo litzateke.

 

2. paragrafoa

“Ez da salbuespen bat ikastetxeetan gehien erabiltzen diren euskarazko testuliburuetan. Geografiaren atalean, gehienetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Baskonia Mendebaleko mapa nagusitzen da Jaurlaritzak agintzen duen eremuko ikastetxeetako testuliburuetan. Nafarroako Nabarra Garaiko mapa nagusitzen da, berriz, Nafarroakoetan Nabarra Garaikoetan. Bada salbuespen bat joera horretan: Ikaselkarren testuliburuetan, Baskonia/Euskalherriko zazpi probintzien mapa erabiltzen da erreferentzia nazional gisa: «3.005.670 biztanle dituen herri bat», non Pirinioak diren mendirik garaienak. Ikaselkarren liburuak, ikastoletan ez ezik —Seaskakoak barne—, Hego Euskal HerrikoBaskonia/Euskalherri Hegoko D ereduko eskola publiko batzuetan ere erabiltzen dira.”

Lehen esan gauza bera. Izenak horrela erabilita, Baskonia Mendebaleko eta Nabarra Garaiko mapak nagusituko balira, ikasleek garbi ikusiko lukete eremu administratibo biak handiagoa denaren parte direla.

 

3. paragrafoa

“Bi ikuspegi horien artean badira erdibideko joerak. Edelvives- Ibaizabalen DBH1eko liburuaren Espainiako eta Euskadiko Baskonia Mendebaleko erliebeak ataleko pasarte batean, «Euskal Mendebaleko Mendietako tontorrik altuena Aizkorri» dela aipatzen da (110. orria). Ondoan, baina, kutxa osagarri batean dio Pirinioak direla «Baskonia/Euskalherriko eta Penintsulako erliebearen multzo nagusietakoa». Pixka bat beherago argitzen du «euskal Pirinioen ardatzean» daudela «Baskonia Iparreko (Zuberoako, Nafarroa Behereko) eta Nafarroako Nabarra Garaiko inguru garaiak eta Lapurdiko, Gipuzkoako eta Bizkaiko erdi mailako mendiak»”.

Hemen ere argi geratzen da deitura egokiaren beharra. Alde batetik, artikuluak erakusten duen kontraesana ezabatuko luke. Bestetik, dena ondo koordinatuta eta integratuta geratuko litzateke.

Ondorio hauek behintzat, atera daitezke:

  1. Ikasleek garbi izango lukete zer den Baskonia/Euskalherria osoa eta bere zati administratibo bakoitza: Baskonia Mendebala, Nabarra Garaia eta Baskonia Iparra.
  2. Baskonia Mendebala edo Baskonia Mendebala/Euskadi eta Baskonia Iparra deituz gero, argi eta garbi ikusiko lukete eremu handiagoaren parte direla, Baskonia dagoela, handiagoa dena. Nabarra Garaiarekin berdin, eremu handiago baten parte direla jakingo luketela.
  3. Argitaletxeek, guztiek, irizpide antzerakoak izango lituzkete izendatzeko eta konkordantziaz lan egingo lukete. Beste gauza bat da bakoitzaren ildo ideologikoa, batzuek osotasunera joko lukete eta beste batzuk esparru txikiagoetara mugatuko lirateke. Hartzen duten bidea hartzen dutela, argitaletxe eta ikasleek beti jakingo lukete zatiak dituen osotasuna badela.

Izena(k) ongi definituta, nahas-mahas gutxiago testuliburuetan Izena(k) ongi definituta, nahas-mahas gutxiago testuliburuetan  Izena(k) ongi definituta, nahas-mahas gutxiago testuliburuetan

8 pentsamendu “Izena(k) ongi definituta, nahas-mahas gutxiago testuliburuetan”-ri buruz

  • josu naberan 2022-02-05 12:00

    Txit ontsa deritzoat hire proposamenari.

    Aurrera bolie!

  • Iñaki Azkoaga 2022-02-06 10:03

    Eskerrik asko!

  • Baskonia izena ahaztuta daulagu baina berreskuratu beharko genuke artikulu honen egileak proposatzen duen ildotik. Nazio artean ere beste irudi bat emango liguke.

  • Litekeena da edozein izen hautatuta ere, denboraren eta presio mediatikoaren poderioz, semantikoki 3 probintzietara zokoratua izatea. Euskadi 7entzat asmatua izan zen, eta EAEra zokoraturik bukatu du. Euskal Herria ere bide beretik doa, eta Baskonia-k ere horrela bukatuko luke. Lehen Euskadi Sur esaten zen, baina alferrik. Ikusi nora heldu garen.

    Hala ere, Iñakiren saiakerari ondo deritzot. Beharrezkoa da. Agian adjetibazioek ere ez digute lagunduko, baina adjetibaziorik gabe ziur egon gaitezke guda semantikoa galdu egingo dugula.

  • Benat Castorene 2022-02-07 15:01

    Iparraldean, lehen, iduritzen zait Euskal Herria (eta euskalduna) hitzek esangura biziki zehatza eta mugatua zeukatela, alegia eremu etno kulturala eta linguistikoa.(Hortik lan da Gaskoierria eta kaskoinak ziren, zentz gaitzeslerik gabe); Eremu horrek, iparraldean, biziki luzaz fidelki kointziditu zuen zazpi probintzia tradizionalekin.
    Olorotik itasoraino bazen euskal izeneko muturreko baserien linea bat Euskal Herria zehazki bereizten zuena modu ezin argiagoaz. Lehen estapa batean, 1789ko Iraultzaren xirxikatze politiko geografikoak anabasa interesatu bat sortu zuen izpirituetan. Gero zapalkuntzak hain du endekatu gure Herria nun ez dakit anitz eskualderik mereziko lukeen oraindik Euskal Herriaren izen ederra eta zehatza.

  • Iñaki Azkoaga 2022-02-07 15:16

    Oso polito argudiatu duzu zela ulertzen zen. Nire proposamenak iragana kontuan izanik orainari erantzun nahi dio eta, nahi nuke, geroari. Hezurdura oso bat behar dugu ongi taxutu gure herriaren izena zuzen finkatzeko. Zintzoak, praktikoak eta eraikitzaileak izanik. Horretan saiatzen naiz eta horregatik pozten naute zure komentarioaren moduko hitzak.

  • Benat Castorene 2022-02-07 16:11

    Diozun bezala orainari eta geroari erantzutea biziki problematikoa da. Adibidez, deseuskalduntze eta inbasio prozezu akzeleratua bizitzen dugun Iparralde honetan, gure aitatxi-amatxiren sortzean, haien esanguran “Euskal Herria” zen eremu zabalak gaur “Euskal Herri ohia” bilakatu dira. Horrek ez du bueltarik. Nola deituko? Euskal Herri ohia?
    Espero dezakegun gauza bakarra, oraindik sortzekoa den ekimen hipotetiko bati esker, bertan geldituko direla han-hemenka “euskal ugarte” batzu zeinentzat izen berri bat asmatu beharko dugun.
    Iñaki, eskualdei izena justua emateko zure irrika inportantea bezain zaila da eta ustekoa da bunpak eta arrabunpak ezagutuko dituela.
    Adeitasunez

  • Proiekto politikoa(k) eta ez-polilikoak (kulturalak, etnikoak…) bereizi beharko genituzke. Hauek nahasteak mesede baino kalte handiagoa egiten digu Euskal estatu burujabe bat eraiki nahi dugunoi.
    Horren adibide bat Euskadi eta Euskal Herria hitzen bilakaeran ikus dezakegu.
    Euskal Herria euskal jendearen herriari deitu izan diogu mendetan. XIX mende bukaeran, Sabino Aranak Euskadi (Euzkadi) izenarekin Euskal Herriarentzako proiektu politikoa garatu zuen Euskal estatu burujabea.
    Nafarroako karlista espainiarzaleek ere onartu eta erabiltzen zuten Euskal Herria kontzeptua lurralde ososarentzat naturaltasun osoz, batzuren batzuri, Euskadi, mendebaldeko hiru lurraldeetan sortutako espainiar autonomia erkidegoari deitzea bururatu zitzaien arte.
    Egon zen, Euskadi kontzeptuaren balio galtze horri aurre egin zionik, mendebaldeko erkidegoari Vascongadak terminoaren bidez erreferentzia eginez, Euskadi proiektua EH osorako zela nabarmenduz eta zatiketa hura salatuz horren bidez.
    Baina azkenean etsi, eta geroz eta ohikoagoa bihurtu zaigu Euskadi terminoa balioz hustu eta EAE-ri erreferentzia egiteko erabilera orokortzea. Espainolen lehenengo gola.
    Horrekin batera, ihesaldian, Euskal Herria terminoarekin lehengo Euskadiren lekua betetzen ahalgindu zen. Baina horrekin ez dira euskal lurarldea aintzat hartzen zutenak proiektura erakarri, aitzitik, Nafarroa (garaia) Euskal Herriaren zati arazorik gabe hartzen zutenek, ideia horri uko egiten hasi zitzaizkion horren ondorioz. Horrekin, proiektu politikoaren oinarria izan behar duen nazio ez-politikoa desegite bidean jarri genuen, jende hori etorkizunean gure proiektura batzea zailduz.
    EHtar jende guztiak Euskal estatu burujabe baten aldekoak izatea nahi dugunok, bi kontzeptuak, politikoa eta ez-politikoa bereizita mantentzea behar dugu, eta horretarako izendapen ezberdinak mantendu behar ditugu bi kontzeptuentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude