Geroago, izen bereko nazkante horiek etorri ziren

Interneteko troll-ak ez dira atzo goizeko kontua, ez orainkari digital honetan ezta sare infinituan ere. Baina azken aldian ZUZEU-ko sarrera batzuk jaso dituzten iruzkinak direla-eta, troll-en afera bolo-boloka dabil egunotan.

Orain gutxi, Bixenta Goikoetxearen sarrera batek –feminismoa babesteko eskatzen zuenak– jaso zituen erantzunez asaldatuta, “Isiltzen ikasi, entzuten hasi” idatzi zuen Peru Iparragirrek, eta herenegun, soka beretik, atxikimendu ugari jaso dituen “Troll matxisten zilegitasunaz” Malen Aldalurrek. Asok egin du sarreron kontra ere, batzuk besteak baino gogorrago; troll aldra batek tarteko.

Atzo bertan, esaterako, hiru iruzkin jaso zituen “Ameriketara joandako emakumeei gorazarre, Beran” lerroburua zeraman berriak, argitaratu eta derrepente. Sarrera, informatibo samarra zen itxura guztien arabera -lehen ere izan dira antzekoak, oharkabean eta kalapita barik igaro direnak-, eta ez da iruzkin andana jasotzen duenetakoa.

Zer dela eta izan ditu Jon Abrilen idatziak argitaratzearekin batera hiru aipamen? Gurean azkura ematen duen hitz bat zeramalako titularrean: emakume.

Nahikoa da emakume hitza aipatzea troll-ak beren hobi lohietatik ateratzeko (dardarka irudikatzen ditut jada); berdin du argazki sorta bat erakutsi edo rock ikastaro bat iragarri duzun.

Bada troll mordoa ZUZEU-n, bai, erabili ohi dituzten izenorde ezberdinei erreparatuta bederen; bitxia bada ere guzti-guztiek antzeko akats ortografikoak egitea.

 

Atzokoak eta gaurkoak

Aldalurren “Troll matxisten zilegitasunaz” ahotan hartuta, bi txio egin zituen atzo Goio Aranak, eta sarrerari egindako iruzkin batean, I Laket blog-ean aspaldi idatzi zuen kontakizun labur bat gogorarazi zigun, guk gurera dakarguna:

Troll-ak elikatzen (kontakizun laburra)

Orain 20-25 bat urte, Espainia aldean, “troll” esaten zitzaion nekazal giroko gizon zakar, katxarro eta, itxuraz batean heterosexualari, baina, laugarren sol y sombra edan eta gero (Euskal Herrian, lau patxaran kopakada izaten ziren), beste gizon batekin sexu harremanak izateko prest egoten zenari. Isileko baldintza bakarra zegoen landa inguruko harreman haietan: hurrengo egunean trollak ez zuen ezertxo ere gogoratuko.

Geroago, izen bereko nazkante horiek etorri ziren

Eta, geroago, izen bereko Interneteko nazkante horiek etorri ziren.

Geroago, izen bereko nazkante horiek etorri ziren

adierazpen askatasuna, iruzkinak, matxismoa, troll

5 pentsamendu “Geroago, izen bereko nazkante horiek etorri ziren”-ri buruz

  • Begira. Ni ere nazakatuta nago trollez. Feminismoa eta berdintasunaren gainean ezin da seriotasunez hitz egin. Tamalez, troll horiek tartean, ezinezkoa da artikulua eztabaidatu eta esaten direnak zalantzan jarri, behar bezala argudiatuz. Edozein ekarpen serio zabor artean galduta geratzen da. Eta are okerrago, norberaren ekarpena ere troll-tzat hartzen da. Hein handiagoan mutila bazara.

    Gai honen gainean dagoen argudiaketa eta errespetu maila zaborraren parekoa da oraintxe bertan Zuzeu-n. Bai iruzkin matxistetan, bai feministetan. Bai mutil, bai neska. Gorrotoa arnasten da. Eta ekarpenak egiteko gero eta gogo gutxiago daukat.

    Dena den, esan behar dut artikulu batzuk beren horretan ere badirela nahiko troll, hain justu Malen Aldalurren irizpideak jarraituz gero. “Feminismoa babesteko gizonezkoek egin ditzaketen 20 gauza” eta “Isiltzen ikasi, entzuten hasi”, kasu. Baina denak ez dira hain maila baxukoak. Adibidez, “Zikinak, zaratatsuak eta zoro samarrak” artikulua ikaragarri gustatu zitzaidan. Beharrezko ikusten ditut horrelakoak. Bestalde, begira non, “(Kataluniar) independentismoaren zaindaria” argitaratu zenuenean, iruzkin maskulinista bat egin nizun.
    Eta, horien guztien artean… ba onak direnak baina haiekin desadostasunak ditudanak.

    Eta horren harira, feminismoaren gaian emakume feminista askoren jarrera ere salatzen dut. Trollak beti egongo dira artikulu feministen aurka, baina joera handia dago guztia trollen eta matxiruloen zakuan sartzeko. Gizon batek emakume feminista batek esandakoa, argudioz eta errespetuz bada ere, eztabaidatzen badu, probabilitate handia dago zakuan sartzeko. Feminismoaren gaian gizon guztiei iritzi bat lantzeko zilegitasun osoa kentzeko joera handia dago. Nahiz eta gizonei zuzenean eragiten dien gaiak, neurriak, akusazioak… izan eztabaidan. Horri dogmatismoa deitzen zaio. Eta egiten duena ere troll-a da.

    Bukatzeko, oso ideia ona Malenek proposatzen duena: iruzkin positiboak ekartzea, zaborrari ezikusirena eginez eta orohar konstruktibotasuna landuz.

  • Hau gertatzen da errespetu osoz, zure izen abizenekin, lasai eta argudiatua feminismoaren aurka debatitzen duzunean, baina zentsuratu, mehatxatu eta iraindu egiten zaituztenean. Ni jipoitu ez naute jipoitu, baina badakit egiten dutela. Ezizen bat erabiltzen duzu eta berdina. Gero berriz saiatzen zara errespetuz argudiatzen, baina berdina: mehatxuak eta irainak. Eta gauza bat: feminismoaren aurka egotea matxismoa dela esatearen zentzugabekeria. Zer izango ote da berdintasuna? Baina bueno, azken honekin maila altuegia jartzen ari dizuet agian, goazen gauza sinpleagoetara:

    Euskal Herrian arazo larri bat dago. Feminismoa kritikatzea debekatua dago bai legez bai metodo mafiosoak dituzten taldeez. Hau Frantzian edo Españan ez da gertatzen esate baterako. Feminazi bat etortzen zaizu gizonak iraintzen, isilarazten, lege sexistak justifikatzen eta denetarik aurkituko duzu inguruan: alde dagoena zein kontra dagoena ere. Eta ez da ezer pasatzen.

    Baina ezker abertzaleak bere metodo mafiosoak (akosoa, irainak, heriotz mehatxuak, eraso fisikoak…) inertzia hutsez erabiltzen ditu aurkarien kontra. Horren indiskriminatuki egiten dute non beren militanteen aurka ere ekiten du blusa eta nesken gaiarekin bezela. Talde biolento horrek ez zekienez zehazki zer gizon jo behar zuen, gizon guztiak jotzen hasi ziren! kar kar kar.

    Baina orain inperialisten aurka kikilduta bizi direnez eta lanpetuegiak daudenez barkamena eskatzen gizaseme faxistenari, ahulagoak direnen aurka ekiten dute. Norbait zapaldu behar beti. Arrain handiak arrain txikia jate du noski. Baina ezker abertzaleak utzi behar du bere metodo biolentoak erabiltzeari. “Inperialisten aurka ezin dugunez amorrua askatu, feminismoaren aurka daudenekin egingo dugu”. Baina gero alardeetan gertatu zena gertatuko zaio ezker abertzaleari herri guztietan: ez baduzu soziologia ezagutzen eta errealitatea onartzen, eta zure ideiak jende guztiak konpartitzen dituela pentsatzen baduzu, jendea aurka jarriko zaizu.

    Ikusi duzue zenbat post feminazi dauden Zuzeun edo beste edozein mediotan? Zein da troll-a? Hori postak. Eta iruzkinak? Genero biolentziaren legea negozioa dela dioen (datu askorekin) artikuloko iruzkinak? Feminismoarekin zerikusirik ez duen arren, Pako Aristiren hitzaldiko iruzkinak? Zein da troll-a? Zein mafiosoa?

    Zorte on zaborrarekin, betaurreko moreekin eta bozkekin. Beharko duzue.

    Ah, eta ez zaituztegu barkatuko gure herria saldu ondoren.

    • Guztiz ados esan duzun guztiarekin Iñaki. Oso ongi azaldu duzu.

      Beste gainontzeko herrialdetan alternantzia bat izaten da (ezkerra, eskuina, berdeak, demokristauak etab).
      Berriz, geure Euskal Herrian beti EAJ eta/edo UPN garaile, zergatik ote da? Zergatik ez du ezker abertzaleak (Sortu, HB, etab) irabazten (EA ta besteekin zeozer baina bakarrik deus ez)?
      Eta irabazten duen gutxi horietan zergatik galtzen dute azkar batean Gipuzkoan eta Donostian gertatu zaien antzera?

  • Blusa bat ere ez zen jipoituta Gasteizen, motel.

    Nik ikusten dudanez, troll hauen modus operandi honakoa da:

    1) Badituzte gai fetitxe batzuk (batez ere feminismoa eta etorkinak) eta artikulu batek, zeharka bada ere, gai horiekin nolanahiko zerikusirik badu, hara joango dira eztabaida bereganatzeko asmoz. Horrela, haiek nahi dituzten gaiak tabu bilakatzen dira.

    2) Argudioak ia beti berdinak dira artikulu guztietan, mamiari edota aribidean dagoen eztabaidari arreta gutxi jarriz, haien helburua haien egia zabaltzea baita. Horregatik kontu klonikoak sortzen dituzte ere, bata besteari arrazoia emateko.

    3) Gainera, argudioak neurrigabekoak dira, iskanbila sortzeko: segregazioa, gizonen genozidioa, diktadura…

    4) Kritiken aurrean ematen dituzten erantzunak ere neurrigabekoak. Zenbat eta handiagoa izan hordagoa (“feminista/ezkertiar guztiak X dira” eta halakoak) orduan eta zailago izango da aurkakoa argudiatzea: dogmatismoa, zentsura, jipoiak… Eta kutunena: feminaziak (jakingo balute nork asmatu zuen hitz hori… zera, baina agian ados daude tipoarekin ere).

    5) Haien abiaputnu idologikoak: esenzialismoa, nazionalismo etnizista, biktimismoa, elitismoa…

    Tamalgarria sortzen duten giro toxiko hau.

    • Hori da Tiago, bete-betean asmatu duzu. Inork ez ditu troll edo hater hauen astakeriak tragatzen baina nazkatzea lortzen dute. Ez dira eztabaida baterako iruzkinak, eraso antolatuak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude