Izarra, auzokoa, geurea.

Gaur ez dugu izar berririk piztu Euskal Herriko zeru gainean. Gaur, betiko izarrari fusibleak aldatu, pilak berritu edo hobeto esatearren, kolorea gehitu diogu. Urtero erabiltzen dugun kolore bera. Aintzina, udalak alkitranez ezabatu arren, berezkoa duen indarraz gailentzen zen kolore ber-bera: Gorria.

Gaur Moskuko jaiak hasi dira eta ohiturari eta gure gurariei jarraiki, plaza, plaza gorri egiten duen izarra berritu dugu.

Zahar

 

Mosku

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

2 pentsamendu “Izarra, auzokoa, geurea.”-ri buruz

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-22 00:20

    Mosku…jaiak…izar gorria…auzolana…eta bidebatez, zuen familiaren apologia, diximuloan baina diximulo gutxirekin…argazki politak.

  • Gari Garaialde 2011-08-31 21:44

    Azken 2-3 urteetan pakean laja zuten izarra gaur goizean, gizatasunaren izenean, udalaren aginduz, alkitranez estali dute. Eskerrak badakigun gure ilusioaren gorria, beraien amorruaren beltza baino indartsuago dela eta nahikoa izango dugu gainean dantza apur bat egitea berriro ere izarra agertu dadin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude