Izan gaitezen geurekoiak

Izan gaitezen geurekoiak –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Astean zehar buruan bueltaka izan ditudan ideia batzuk.

60 urteren bueltan dabilen gizon bat ospitaleko korridorean ari da solasean. Denak entzuteko moduan ari da hizketan. Norbait bisitatzera etorri den gizona, Australian bizi omen da eta bi alaben aita da. Batak ezin izan du seme-alabarik izan, nahiz eta lauzpabost aldiz saiatu eta beste hainbeste abortu izan. Bigarren alabak, berriz, ez du seme-alabarik izateko intentziorik. «Oso berekoia» dela dio.

Hizketaldia duela egun batzuk entzun nuen eta hortxe geratu da nire buruan itsatsita. Harrigarria iruditu zitzaidalako gizon haren erretolika.

Euskal Herrian jaiotze-tasa aspaldiko minimo historikoetan da. Ez dugu haurrik izan nahi edo ezin dugu. Era berean, ez dugu kanpoko jendea gurean nahi. Eta dena ezin da.

Joxe Aranzabali irakurri diot aste honetan bertan mahai baten bueltan izandako solasaldi batean Arrasateren gainbeheraz kezkatuta agertu zirela hainbat mahaikide.

Irakurri nuenean pentsatu nuen: Arrasate bakarrik? Europa dago gainbehera eta gu, euskal herritarrak, zer esanik ez.

Aste honetan bertan Dani Alvarezen txio batek soka ekarri du. EAEko eta Nafarroako gizarte zerbitzuen ereduari buruzkoa zen.

Jule Goikoetxeak erantzun zion, ikuspuntu feminista batetik datuak ez direla hain onak.

Hari horretan bertan Pedro Ugartek zioen Bilboko bere lagun eta ezagun askoren seme-alabak kanpoan ari direla lanean eta oporretan soilik bueltatzen direla etxera.

Inoiz ez gara lehen mailan egon Europan, baina orain jada bigarren mailan mantentzeko arazoak ez ote ditugun.

Afrikatik datozen errefuxiatu eta etorkinen alde egiteko arrazoi humanitarioek ez badute balio, uste dut jendeari esan behar zaiola gure sistema hau (ongizateaz ari naiz: Osakidetza, pentsioak…) mantentzeko derrigorrezkoa dela kanpotik jende gaztea erakartzea.

Izan gaitezen berekoiak!

Izan gaitezen geurekoiak

Izan gaitezen geurekoiak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Izan gaitezen geurekoiak”-ri buruz

  • Insistentzia 2019-09-17 21:06

    Kalergi plana bi hitzetan.

  • euskaldun bat 2019-09-18 20:10

    Umeak izatea desprestigiatu duzue ezkerrekook (Opusekoa zinen bestela), familia ere desprestigiatu duzue erabat, suntsitu arte. Eta hori dena egin ostean “ez dugu haurrik izan nahi edo ezin dugu” esan lotsa gutxirekin eta ondoren bai ala bai irentsi beharreko soluzioa eman gainera: kanpotarra behar ditugu bai ala bai. Badaezpada ez duzue familiei laguntzeko politikak sustatzen, ez! Hori ez duzue entzun ere egin nahi. Familiari egurra! Familia kontu hori anakronismo patriarkal bat da zuentzat, egurra familiari! Kanpotarrak bai ala bai, eta aurka dagoena sutara! “Kalergi” plana? Hori eta gehiago. Argi dago guzti hau ondo antolatua eta finantzatua dagoela eta gure ezker abertzale “heroiko” hori plan horretan burubelarri sartuta dabil lan zikin guztia egiten. Zertan bihurtu da Ezker Abertzale hau?!

  • Artikulua idatzi duena dena ikuspuntu materialista/ekonomizistatik ikusten dutenen horietako bat da. Haiei bost axola zaie herri honen ondarea (linguistikoa, etnikoa, historikoa, kulturala…). Ez dute inolako lotsarik milaka urtetan zehar garatu den herria artifizialki desagertarazteko. Buruan sartu diote (eta merkatuen txotxongiloak diren estatuen bidez sarrarazi nahi digute) europarrok (euskaldunok tartean) munduko deabruak garela eta ez dugula bizitzeko eskubiderik.