Izagirreren asmoen aurka, geltokia Atotxan eraikitzea erabaki du oposizioak Donostian

 

Luze jo du eztabaidak, baina amaitu bidean da. Espero zen bezala, Donostiako PSE-EE, EAJ eta PPko zinegotziek bat egin dute autobus geltokia Atotxan eraikitzeko asmoarekin. Bilduk, ordea, Loiolako Erriberan kokatu nahi zuen autobus geltokia. Gutxiengoan gobernatzen duen Juan Karlos Izagirrek oposizioaren erabakiari men egin beharko dio, nahiz eta oraindik hilabeteak igaro beharko diren geltokiaren lehen harriak jarri arte. Izan ere, teknikariek Atotxako geltokiak ingurugiroan lukeen eragina aztertu behar dute lehenbizi.

Atotxako geltokia erdigunetik hurbilago egoteak eragin ditzakeen trafiko arazoak gorabehera, AHT bertara heltzeko aukerari eman diote balioa PSE-EEk, EAJk eta PPk. Izagirre alkateak, ordea, azpiegitura merkeagoa, errazagoa, arinago egitekoa zela argudiatu izan du Loiolako Erriberako kokapenaren alde. Gauzak horrela, datozen hilabeteetan Amarako autobus geltoki zaharrak jarraituko du bidaiaren joan-etorrien zentroa izaten.

Jarraian Hamaika Telebistak gaiari buruz osatutako erreportajea:

 

 

9 pentsamendu “Izagirreren asmoen aurka, geltokia Atotxan eraikitzea erabaki du oposizioak Donostian”-ri buruz

  • Hamaika TB-ren bideoa oso inpartziala da, horrek ez du inolako eztabaidarik ez gogoetarik bultzatzen, ikuspuntu batera bideratzen baitu ikuslea.

    Ni ez naiz donostiarra, eta egia esan harrituta nago zelako eztabaida piztu den autobus geltoki madarikatuarekin. Ez dut ezagutzen ez Atotxa ez Riberaz, beraz, informazio gehiago beharko nuke, konparatu ahal izateko. Bideoan agertzen diren lagun gehienak udalaren jarreratik hurbil daude, baina oposiziokideen iritziak eta ikuspuntuak non daude?

  • Euskotren-en inguruan bizi direnak zeharo baztertzen ditu Atotxako geltokiak. Horrek esan nahi du: Irun, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Herrera, Altza, Usurbil, Orio, Zarautz, Zumaia, Deba, Eibar…

    Oriokoa naiz eta Andoainera joan nahi dut: trena Amarara eta gero Atotxaraino jun trena hartzeko. Bilbo-Hendaia:Bilbotik autobusez Donostiara eta gero Amarako geltokira trena hartzera Hendaiara joateko. Hernanitik Zarautzera: trena Atotxara eta gero Amarara eta gero trena Zarautzera.

    Geltokia Erriberan jarrita arazo hauek denak konponduta: Euskotren-Renfe-autobusak(+AHTa nahiko balute).

    Berriz ere batzuen interes pertsonalengatik Atotxakoa aurrera; gainera, zer eta garraio publikoa erabiltzen ez dutenek erabaki behar geltokia jun jartzen dan.

    Ondorengo partidu hauei bozka eman dietenentzat:
    PP: Erriberan jartzearen alde zeon (baino etzaio aurkeztutakoa gustatu… Ideia aldatze hauek suspixious)
    PNV: Atotxakoak herriari mesederik egiten al dio? Zenbatek hartuko dute AHT egunero(hau izan da nabarmendu duten arrazoia)?
    PSOE: hauek hitzartuta zuten Atotxakoa (eraikitzearena, zeinek egingo zuen…). Errausketarekin bezela.

  • Arrazoi duzu Neu, Hamaikaren bideoan seguru aski beste jarrera batzuk falta dira. Baina eztabaida soilik politikoa da, hau da alderdikeriaz jokatzen dute.

    Hementxe duzu, gutxienez bideoa bat ikusteko PPren jarrera zein den:
    http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=emF31tR4Oh4#at=32

    ups! barkatu zein ZEN esan nahi nuen.

    Niri bost, Egian bizi naiz ta autobus geltokia ondo ondoan izango dut baina nahiko tristea da jarrera partidistagatik donostiarrok (eta neurri batean ere gipuzkoarrok) autobus geltokirik onena ez izatea.
    Ikuspuntu partzial baino arrazoitu bat nahi izanez gero: http://www.riberasdelibrodetexto.tk/

  • Argitu nahi nuke, hor ikusgai den bideo hori hamaikak egindakoaren laburpena dela, ez dela hamaikak berak eginikoa.
    Nik nire aldetik, iritzi argia dut, Erriberasen alde. Eta ez da kasualitatea Erriberasen alde iritzi gehiago biltzea, alderdi politikoetatik kanpo, iritzi hori gailentzen baita. Zinez diot, ikuspegi teknikotik eztabaida gutxi dagoela. Bestelako interesek eragin dute kalapita politikoa. Agerikoak dira batzuen kontraesanak, kanpainan bertan erriberasen alde egonik orain atzera egin dutenak… Denak egon dira inoiz erriberasen alde.
    Esku orri honetan (partziala ere, noski) aspektu eta datu interesgarriak jasotzen dira: http://issuu.com/ezkerabertzaleadon/docs/www.donostiaezkerabertzalea.blogspot.com/3

  • Donostiar erresignatua 2012-05-31 11:37

    Donostian eta, oro har, Gipuzkoan gauzak zeinen gaizki egiten diren… Horra geltoki honena adibide garbia. Erribera dela kokagune onena, inork ez du ukatuko. Baina lehenik Odonen kapritxo batengatik, eta gerora talde politikoen kaka saltsengatik, hain ona ez dena egingo da.
    Herriaren onura baino, zer ote dute hauek buruan.
    Hamaika TB-ri egindako kritika ere, oportunoa da, hedabide guztiei egitea oportunoa den bezala. Hedabideek ematen duten sesgoa, bakoitzak berea, jasangaitza da. Aspergarria. Tontotzat hartzen gaituzte hauek ere.

  • Hortxe hamaikako hainbat bideo, tartean goikoa baina osorik, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

    http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10000308
    http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10000393
    http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10000395

  • Beste donostiar erresignatu bat 2012-05-31 13:14

    Goiko “Donostiar erresignatuak” esandakoarekin guztiz ados, ezin hobeto esan. Ez ditut PP, PSOE eta PNV ulertzen (eta azpimarratu nahiko nuke kontu honetaz ari naizela soilik).

  • Riberasdelibrodetexto 2012-05-31 13:40

    KMn hitzaldi bat antolatu genuen honen inguruan. Berez, hitzaldi+eztabaida antolatu nahi genuen, baina zin dagizut ez genuela Atotxaren aldeko jarrera zuen perfil teknikodun (hau da, ez-politiko) inor aurkitu. Eta saiatu ginen. Baina inor ez, inposible.

  • Hamaika telebistaren bideoak “partzialak” direla erran behar zenuten ez inpartzialak (hori iruditu zait irakurtzerakoan).
    Nire ustez ez dira partzialak egia erranen bait dute.
    Autobus geltokia Egian egiteak ez dauka ez hanka ez bururik, Egiatik pasatzen dana badaki trafiko pixkatekin pilaketak egonen dirala, batez ere Ametzagaina eta Karmengo Andre mariren kaleetan, baita Atotxan bertan ere.
    Teknikari guztiak erranen dute leku hoberena Riberas dala baina Bildu proiektu hoberenaren alde dagoenez besteak txarrenen alde eginen dute.
    Atotxako geltokia 23 darsena izango ditu besterik ez eta ezingo da inoiz haunditu, Riberasekoa aldiz 28 izango ditu eta behar bada gehio egin daitezke, hori bai PSEko zinegotzi batzuk horra joan dira bizitzera.
    Hobeto da daukagun autobus geltoki txarrekin gelditzea milioiiak gastatu ordez arazo ugari sortuko dituen beste autobus geltokia egin baino.
    Geltoki hori Egian egitea batzuk salduta daudelako izan like, bestela ezin da ulertu proiektu hori aukeratzeak.
    Eragingo dituen autopilaketak, kontaminazioa, autobusak bueltak ematearen beharra irian zehar geltokian ez direlako sartzen eta ezingo dute 20 minutu baino gehio geltokian egon. Eta Riberasek Gipuzkoar askorentzako hobeto datorkie iristeko, baina badirudi Bartzelonara, Madrilera, Balentziara… autobusean joaten zarenean hiriaren “erdi erdira” eramaten zaituztela, edo ez? Atutobusa Gipuzkoarrentzako egin ordez Donostiko zentruan bizitzen direneraki egingo dute, eta ala ere beraientzako ere kaltegarria izango da.
    Hemen eginen ari diren opozizioa tamalgarria da, Bildu proiektu hoberenen alde egiten badu besteak beste baten alde, inolako argumenturik gabe eta herritarrei gezurrak esaten beti.
    Hauteskundeetan ikusiko da nola herritar asko ikusi dute Bilduren kudeaketa, zegona baino askoz hobeago zala eta saiatzen dela behintzat beraien programa betetzen.
    http://riberasdelibrodetexto.wordpress.com/10-razones-para-amar-riberas/
    http://www.youtube.com/watch?v=yGNrzw2m-n8
    http://www.youtube.com/watch?v=emF31tR4Oh4&feature=related
    Erakunde apolitiko batek erranen duena
    http://riberasdelibrodetexto.wordpress.com/quienes-somos/
    PPk Riberas zeukan bere programan eta Bidurekin akordio batera iritzi ziren, baina Madriletik kontrakoa bozkatzera behartu dituzte.
    http://www.riberasdeloiola.org/eu/la-pasarela/26